Reala-Oiartzun futbol partida, Kilometroen alde

Urriaren 4an Usurbilen ospatuko den Kilometroak 2015 jaiari laguntzeko lagunarteko futbol partida jokatuko dute Realak eta Oiartzunek larunbat honetan, Usurbilgo Harane futbol zelaian.

Espainiako Ligako goren mailan ari diren Gipuzkoako bi taldeak, eta asteburu honetan Ligako norgehiagokarik ez dutela aprobetxatuta, lagunartekoa jokatuko dute elkarren aurka Usurbilgo ikastolari laguntzeko.

Bi aste geratzen dira KMK jaia ospatzeko. Usurbilen ia dena prest daukate, egun hori ahalik eta gustukoena  gerta dakien bertaratzen diren guztiei.