Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Arlo pertsonalari dagokionez, nerabezaroa aldaketa handiko garaia da. Ikasleak eta familiak egoera berriei aurre egin beharrean aurkitzen dira eta, batzuetan, zalantzak eta ziurtasun eza sortzen dira. Bestalde, arlo akademikoan, landu beharreko edukien maila zailtzen hasten da eta beste etapa bati ematen zaio hasiera. Hala ere, proiektu integratzailea izaten jarraituko dugu DBHn, guztiontzako hezkuntza eta aniztasunaren trataera egokia bermatuz. Inoiz baino beharrezkoagoak dira familia eta ikastolaren arteko komunikazioa eta konfiantza-giroa. Era berean, EKI metodologiaren bitartez, proiektuka lan egiten dugu. Bizitzarako konpetentziak garatzea da helburua, egoera errealei aurre egiten ikasiz.

Zubi Zaharra Ikastolan Bigarren Hezkuntzako etapa 4 ikasmailaz osaturik dago. 2017/2018 ikasturtetik aurrera, 2 talde mailako izanik.

Zubi Zaharra Ikastolak eskaintza pedagogiko zabala du bere eskura, ikasgai tronkalekin eta beste batzuk aldiz aukerazko ikasgaiak izanik. Bigarren Hezkuntzako 1 mailatik 3. mailara arte ikasleak aukera dezakete frantsesa edo euskararen errefortzurako ikasgai batekin. Bigarren Hezkuntzako 4. mailan bi bloke hauen artean aukeratu dezakete, bloke batean ekonomia eta fisika/kimika ikasgaiak izanik eta beste blokean teknologia eta jarduera profesionalei aplikaturiko zientzien artean.

Gure Bigarren Hezkuntzako ikasleak goizeko 8:30etan hasten dira Ikastolan, eguerdiko 13:00ak arte. Astelehen, astearte eta ostegunetan 14:30-16:30 bitartean daude arratsaldetan eta asteazken eta ostiraletan egun jarraia 14:30ak arte. Guztira, astero 30 ordu lektibo dituzte.

Zubi Zaharra Ikastola, Bigarren Hezkuntzan honako atal hauek bereziki lantzen ditugu:

INTEGRAZIOAREN PEDAGOGIA

  • Egoera errealei erantzuten jakitea da helburua. Edukiak bide bat dira ikasleak konpetente izaten ikasteko.
  • Horretarako EKI metodologia erabiltzen dugu, Euskal Curriculumean oinarritua.

ELKARBIZITZA

  • Eguneroko gatazkak konpontzeko eta ikasleek euren sentimenduak adierazteko Tutoretza saioak egiten ditugu astero.
  • Bizikidetza eta errespetuzko baloreak sustatzeko Giza Balore Etikoak irakasgaia sortu dugu ikasturte guztietan. Arlo hau Lehen Hezkuntzan garatzen dugun Hezkuntza Sozio Emozionalarekin guztiz lotuta dago
  • “Ikasle Laguntzaile” programaren bitartez berdinen arteko laguntza eta elkarbizitza sustatzen dira.

EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA

  • Euskaraz Bizi izeneko Normalizazio Proiektua garatzen dugu. Honen bidez, euskararen erabilera hauspotzeko ekintza ugari egiten ditugu.
  • Euskal Herriko lehengo eta gaurko kultur adierazpideak jorratzen eta balioesten ditugu, bai gela barruan, bai gelaz kanpoko ekintzekin: Euskararen Eguna, Durangoko Azoka, Korrika, Euskarazko zinema…

TEKNOLOGIA BERRIAK

  • Konpetentzia teknologikoak EKIko ikasgaien bidez lantzen ditugu era integratuan.
  • Ikasle guztientzat ordenagailu eramangarriak eta interneterako konexioa dauzkagu.

KONFIANTZA, KOMUNIKAZIOA ETA HURBILTASUNA

  • Etengabeko informazio-trukea tutore, irakasle  eta gurasoen artean.
  • Irakasle-ikasle arteko komunikazio giroa eta harreman estua bultzatzen dugu.
  • Bakarkako tutoretzak egiten dira, aldiro, ikasleekin.

ELEANIZTASUNA eta HIZKUNTZEN ERABILERA INSTRUMENTALA

  • DBH 1ean frantsesa ikasteko aukera irekitzen da.
  • Era berean, euskara indartzeko, “Euskara Proiektua” ikasgaia hartzeko aukera zabaltzen da.
  • DBH 3. eta DBH 4. mailatan  Gizarte ikasgaia ingeleraz ematen  dugu, hizkuntza modu instrumentalean erabiliz.
  • LENFEX programaren bitartez, DBH 4n, atzerrian egonaldia egingo dugu eta ingelera praktikatuko dugu.

EUSKAL CURRICULUMA

  • Ikastolen Elkarteak sortutako curriculum propio hau garatzen duen ikastetxe bakarra gara Enkarterrin.
  • Bizitzarako konpetentziak lantzen ditugu, beraz, curriculum propio eta moderno baten bitartez.

BALOREETAN OINARRITUTAKO HEZIKETA

  • Herritar parte-hartzaile, kritiko eta aurrerakoiak lortzea dugu helburu.
  • Giza Balore Etikoak lantzen ditugu eta Adimen Emozionalaren lanketaren bidez, pertsonen arteko erlazio asertiboak bultzatzen ditugu.
  • Hezkidetzan oinarritutako heziketa bultzatzen dugu, genero arteko bereizkeriarik gabe.