Haur Hezkuntza

GURE PROIEKTUA HAUR HEZKUNTZAN                         

  • Gure proiektuak haur hezkuntzan…

Ekintzan oinarritutako ikaskuntzari ematen dio garrantzia

Bizitzarako prestatzen joateko, hezkuntzaren zutabe diren oinarrizko konpetentzia orokorrak garatzen joateko urratsak ematen ditu.

Familiekin lankidetzan, haurren garapen osoa eta orekatua ahalbideratzen du

Haur guztien ongizate psikikoa zein fisikoa zaintzearekin batera, ekitate-printzipioa oinarri duen hezkuntza sustatzen du.

Haurrei segurtasuna bermatzen dien erreferentzia-testuingurua da.

  • Guretzat haurra....

Txiki-txikitatik, hainbat gaitasun dituen pertsona dela ulertzea da

Bakoitzak bere singularitatea duela ohartzea eta onartzea da

Bere garapenaren protagonista dela barneratzea da

Garapen-testuinguru aberatsa eta segurua eskainiz gero, haurrak berak gaitasuna daukala osasuntsuki eta norbera bere erritmoan garatzeko jakitea da

  • Gure konpetentziak...

Ikastolak XXI. mendeko gure gizartearen eskakizunei erantzuteko gai diren pertsonak hezi nahi ditugu:

  • Oinarri sendoak emanez bizitza osoan zehar ikas dezaten
  • Gai izan daitezen norberaren bizitza zentzuz bideratzeko
  • Gizartean integratu daitezen, modu aktibo, kritiko eta arduratsuan

Nola lortuko dugu? Gure Haur Hezkuntzako ikasleak gai izanik:

  • Komunikatzen ikasiz
  • Pentsatzen eta ikasten ikasiz
  • Egiten eta ekiten ikasiz
  • Elkarrekin bizitzen ikasiz
  • Norbera izaten ikasiz

Konfiantzarenen Pedagogian oinarritutako gure Haur Hezkuntzako Proiektua aurrera eramateko, gure Haur Hezkuntzako ikasleak goizeko 9:00etan hasten dira Ikastolan, eguerdiko 13:00ak arte. Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan 15:00-16:30 bitartean daude arratsaldetan eta asteazkenetan egun jarraia 13:00ak arte. Guztira, astero 26 ordu lektibo dituzte. Azpimarratu beharrra dago bai sarrerak eta baita irteerak ere guztiz malguak direla, ordutegia orientatiboa da, eta beraz familiek nahi izanez gero umeak beranduago ekarri edo lehenago eraman ditzakete. Honetaz gain, familiak dira umeak beraien geletaraino hurbiltzen dituztenak ere eta baita geletatik bertatik jasotzen dituztenak ere.