Lehen Mailako Hezkuntza

 

 

Zubi Zaharra Ikastolan Lehen Mailako Hezkuntzako etapa bi zikloetan banatuta dago eta ez ohikoa den bezala hiru zikloetan. Zubi Zaharrako LMH-ko 1 zikloa lehengo hiru urteak osatzen dute, LMH 1, 2 eta 3 alegia eta LMH-ko 2 zikloa hurrengo hiru urteak osatzen dute, LMH 4, 5 eta 6. mailak.

Arrazoiak:

  • LMH-ko zikloen arteko koordinazioa errazagoa da, hiru zikloetatik bi ziklora pasatzean, koordinazioa erraztu egiten da eta ikasleen jarraipena errazago egiten da.
  • LMH-ko 1 ziklo berri horretan, irakurketa-idazketa prozesuari urtebete gehiago ematen zaio. Modu horretan ikasleen erritmo biologikoak azkoz ere gehiago errespetatzen dira eta irakurketa-idazketa prozesua askoz ere hobeto barneratzen da, aurreratzean sortu litezkeen arazoak ekidituz.
  • Tutoreek ikasleekin urtebete gehiago egotean, haiekin duten harremana sakonagoa bihurtzen da, umeegan dugun ezagutza maila hobeagoa da eta beraz hezkuntza prozesua hobeagoa.
  • Familia berdinekin ere urtebete gehiago egoteko aukera dugu, interkomunikazioa hobeagoa izanik.
  • Ikasleentzat ere onuragarria da, beraien tutoreekin duten harreman eta konfiantza maila handitzen delako.

Gure Lehen Hezkuntzako ikasleak goizeko 9:00etan hasten dira Ikastolan, eguerdiko 13:00ak arte. Astelehen, astearte, ostegun eta ostiraletan 15:00-16:30 bitartean daude arratsaldetan eta asteazkenetan egun jarraia 13:00ak arte. Guztira, astero 26 ordu lektibo dituzte.

Zubi Zaharra Ikastolako Lehen Mailako Hezkuntzako eskaintzaren beste bereizgarri bat Hezkuntza Sozio Emozionalari ematen zaion garrantzia da. Ikastolan, Hezkuntza Sozio Emozionala arlo bezala ematen da LMH-ko 1 mailatik aurrera, astero saio bat egokituz.

Bestetik, Txanela proiektua derrigorrezko Lehen Hezkuntzako ikasmateriala da. Proiektu honek, Lehen Hezkuntzaren oinarriak finkatzen laguntzea du helburu. Lehen Hezkuntza etapa zabala den heinean (6-12urte), eta ziklo bakoitzak bere zeregina duenez hezkuntza prozesuan, hauen arteko eta beste etapekiko loturak zainduaz curriculum eskaintza koherente, bateratu eta egokia eskaintzeko asmotan sortua.

Lehen Hezkuntzako proiektuak, TXANELA proiektuak alegia, haurren garapena sustatzeko elementu berriak ere eskaintzen ditu, IKT konpetentziak horien artean. Txanela proiektua osatzen duten unitate guztien ohiko jarduerei dagozkien fitxekin batera, IKT konpetentziak garatu ahal izateko hainbat IKT jarduera proposatzen ditugu. Ez dugu jarduera guztiak IKTen bitartez lantzeko asmorik. Kasu batzuetan, paper euskarrikoa ordezkatzeko izango da eta, gehienetan, ohiko jardueraren osagarria.

Proiektu honek zenbait arlo bateratzen ditu.

Alde batetik Txanela bera izenarekin ezagutzen dugun ikasgaian, hurrengo arloak daude bateratuta:

  • Ingurunearen Ezaguera
  • Hizkuntza eta Literatura
  • Plastika

Gero Matematika dago. Arlo hau matematika manipulatiboekin osatzen gabiltza azken urte honetan. Manipulatzea oso beharrezkoa ikusten dugu eta horretarako zenbait material berri erabiltzen hasi gara: tangram-ak, txotxak, bloke geometrikoak, …

Ingelesan, Eleanitz Proiektuarekin batera garatzen dugu. 4 urteko gelan hasten dugu astero bi saioekin eta Lehen Mailako Hezkuntzan astero 4 saioetara zabaltzen dugularik. Eleanitz Proiektuak, nazioarte maila arrakasta handiko ingelesa ikasteko modua da eta gure Ikastolan badira jada bi hamarkada gauzatzen ari dugularik.

Eleanitz proiektua 1991 urtean abiatu zen euskal hiztun eleanitzak hezteko helburuarekin. Helburu hori bete ahal izateko, euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesaren irakaskuntza eta ikaskuntza prozesuak marko metodologiko eta curriculum komun baten baitan bildu ziren.

Eleanitz-English eta Eleanitz-Français proiektu zabal horren adarrak dira, eta honako ezaugarriak dituzte:

  • Ingelesaren ezartze goiztiarra: 4 urtetik aurrera.
  • Frantsesaren ezartzea Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 1. mailatik aurrera.
  • Ekintzan oinarritutako ikuspegian sortutako ikasmaterialak eta proposamen didaktikoak: hizkuntzaren ikaskuntza ekintza esanguratsuak gauzatuz eta ekintza horiek besteekin partekatuz gauzatzen da (adb. ipuin dramatizatuak, ataza eta proiektuak, CLIL/EMILE).
  • 4-16 adin tarteetarako ikasmaterial progresibo eta koherenteak.
  • Irakasleen prestakuntzan eta garapen profesionalean ardaztua.
  • Irakaskuntza metodoen, ikasmaterialen eta irakasleen prestakuntzaren jarraipena eta hobekuntza barne- eta kanpo-ebaluazioen bidez.