2020/2021 Ikasturteko Protokoloa

Guraso horiek,

Zubi Zaharra Ikastolak 2020/2021 ikasturte  hasierarako protokolo bat egin berri du. 

Protokolo horretan, datorren kurtso hasierako hainbat atal jaso ditugu, horien artean adibidez: higiene neurriak; ikastola barruan maskaren erabilpena; tenperaturaren neurketa; xaboi hidro- lkolikoaren erabilpena; Ikastolako sarrera eta irteera mailakatuak (sarrera eta irteera ordutegietan aldaketak); jantokia; eskola garraioa; eskolaz kanpokoak; kurtso hasierako bilerak; eskola materiala eta abar luzea

Badira oraindik zehaztasun gehaigo behar duten zenbait atal, Udalaren esku daudenak adibidez (aldagelak eta dutxak, aforoak, igeriketa LH1-3…) edo gurasoen esku dauden beste hainbat, adibidez, jantokia.

Hortaz, familiei eskatzen zaie protokoloa banatzen zaienean hau irakurria eta etxean landua izan dadila beraien seme-alabek opor bueltan etortzen direnean, beraien etorrera ahalik eta lasaiena izan dadin.

Zubi Zaharra Ikastolako Zuzendaritza