Teknologia Berriak

Zubi Zaharra Ikastolak azken urteotan iraultza handi bat burutu izan du informazioaren eta komunikazioaren teknologien erabilpenean. Teknologia horiei, euskaraz, IKT esaten zaie, eta haien inguruko garapena izugarria izan da. Irakaskuntzaren mundura ekarrita, teknologiok gure ikasleoi aukera sorta zabal-zabala ireki doite.

Zubi Zaharra Ikastolaren iritziz IKTek, beraz, ikaslearen ohiko lan tresna izan behar dute; ikasleak aisetasunez, trebetasunez, arduraz, sormenez eta sen kritikoz erabili behar ditu, informazio mota oro sortzeko, gordetzeko, berreskuratzeko, lantzeko eta jakinarazteko.

Zubi Zaharra Ikastolan hiru ardatz lantzen ditugu, nagusiki:

  • Eduki digital kurrikularrak hobekuntza.
  • Ordenagailu eta pantaila digitaletan inbertitzea.
  • Irakasleak prestatzea.

Ekipamenduari dagokionean, Zubi Zaharra Ikastolak momentu honetan 22 ikasle har dezakeen informatika gela funtzionamenduan du, proiektorea eta arbela digitala eta guzti.

Honetaz gain baditu Lehen Mailako Hezkuntzako 4. Mailatik aurrera, Bigarren Mailako Hezkuntzako 4. Mailara arte, gelak mini portatilekin osaturik daude (ikasle bakoitzeko ekipo bat), denak Internetera konektaturik. Horrela, gaur egun, Zubi Zaharra Ikastolako ikasleek informatika-tresnak erabiltzen dituzte eguneroko lanean, testuak prozesatzeko, kalkulu-orriak egiteko, multimedia-aurkezpenak egiteko, irudiak tratatzeko, artxibategiak hodeira igotzea eta hauek partekatzea. Era berean, Internet asko erabiltzen da curriculumaren irakasgaietan.

Gaitasun digitala sendotzen jarraitzeko asmoz, Ikastolako IKTen dinamizazio taldeak, Ikastolen Elkartearekin elkarlanean, Bigarren Hezkuntzako EKI proiektua ere darama eskuartean.

  • Ikasleak askoz ere motibatuagoak, autonomoagoak eta kontzentratuagoak egotea lortzen da.
  • Etorkizunean, sistema bere osoan landuta, tresna garrantzitsu bat izan daiteke dibertsitatea lantzeko.
  • Emaitzak irakasgai guztietan hobetzen dira.

    Irakaskuntza mailetan aurrera egin ahala, DBHn sarturik, aurreko aplikazio horiei beste batzuk ere gehitzen zaizkie, propio diseinatuak irakasgai jakin batzuetan blogak sortzeko, musika eta argazkilaritza editatzeko programazioak, kontzeptu-mapak egiteko,... Horrez gain, ikasleek eta irakasleek Google-ko kontu pertsonalak erabiltzen dituzte (Gmail, GoogleDrive, Sites, Calendar...)