

Giro atsegin eta dibertigarrian, aniztasuna eta inklusioa oinarri hartuta, ikasteko ibilbide pertsonalizatuak eraikitzen ditugu; horrela, haurraren ezagutza, “egiten jakitea” eta “izatea” lantzen ditugu.
Zubi Zaharran Lehen Hezkuntzako ikasleen hezkuntza integrala bermatzen duen proiektua garatzen dugu.


Loading...
-
Hezkuntza-proiektua
Ikastolako hezkuntza-proiektuak helburu komun bat partekatzen du: ikasleen irteera-profila bermatzea; beraz, kohesioa dago gure hezkuntza-proiektuko hezkuntza-etapa guztien artean. Hala ere, hezkuntza-etapa bakoitzak bere berezitasuna du, eta arreta espezifikoa behar du.
-
HELBURUA
Zubi Zaharra ikastolaren helburua ikasleen potentzial guztia, bertsio onena, garatzen laguntzea da. 0 eta 16 urte bitarteko hezkuntza prozesuan lagun egiteko lana egiten.
-
LAGUNTZA PEDAGOGIKOA
Gure ikastolan, hezkuntza-etapa guztiak aurrekoaren "continuum" bat dira, non prozesu malgua eta atsegina bermatzen saiatzen garen, hezkuntza-etapa bakoitzak eskatzen duen erantzun espezifikoa emanez. Etengabeko laguntza pedagogikoko zerbitzua dugu, ikasleekin laguntza eraginkorra emateko. Bai ikasteko zailtasun emozional eta/edo sozialei begira, bai gure hezkuntza-proiektua osatzen eta hobetzen joateko.
-
HEZKUNTZA-ETAPAK
Gure ikasleak izanik hezkuntza-bidaia honen protagonista, irakasleak, hezitzaileak, haien bidaia-laguntzaileak izango gara.
Bidaia hau Haur Hezkuntzan hasiko dugu, ondoren Lehen Hezkuntzan, DBHn eta Batxilergoan Laudio Ikastolan amaituko dugu.
