Aniztasunaren Trataera

Aniztasunaren trataera bada etengabeko berrikuntzan eta ebaluazioan dagoen Ikastolako ardatz bat.

Hezkuntza sistemaren ildoa garatzen joan da:

  1. Hasieran integrazioa zen ildo nagusia, hau da, edozein motatako ikasleek ikastolan egon behar zuten baina haiek moldatu behar zuten ikastolara zailtasunak izanik ala ez.
  2. Gaur egun inklusioa da gure helburua, hau da, ikasle guztiek garatzea ahalik eta gehien beraien gaitasunak eta ahalmenak, berdintasuenaren eta parekotasunaren printipioetan oinarrituz. Horretarako ikastolako partaide guztiok(irakasleak, familia...) gara ikasle guztien beharretara moldatu behar garenak eta baliabideak jarri behar ditugunak:
  • Pertsona bere gaitasun guztietan baloratuz.
  • Banakako desberdintasunetan heziz eta hauek ikasteko ematen dituzten aukera handiak aprobetxatuz
  • Aniztasuna errespetuan, aitorpenean eta balioan heziz, aberastasun gisa adieraziz.
  • Ikasle bakoitzaren beharrak indentifikatuz eta bideratuz ahalik eta lasterren. (HH-ko prebentzio plana, LH-ko aholkularitza, Dbh-ko orientazioa).
  • Ikasketerako eta parte hartzeko oztopoak identifikatuz eta gainditzen lagunduz.
  • Curriculuma, metodologia, espazioa, denbora eta antolaketa moldatuz talde hetereogeneoaren barruan lan egiten.
  • Taldeko eta banakako tutoritza potentziatuz.
  • Elkarbizitza modu positiboan garatuz, ikasleei giza-trebetasunak erakutsiz
  • Irakasleria osoaren eta familien inplikazioa eta elkarlana sustatuz.
  • Berdinen arteko laguntza ahalbideratuz.
  • Etengabeko hobekuntzan eta prestakuntzan konpromisa ezarriz.
  1. Legeak markatzen duen moduan aniztasunaren atal garrantzitsu bat badira hezkuntza premia bereziak dituzten ikasleak, hau da:
    • Hezkuntza premia bereziak urritasun batengatik edota jokabide arazo larriengatik.
    • Zailtasun bereziak ikasketa prozesuan.
    • Gaitasun handiak.
    • Eskoleratze berandiarra.
    • Baldintza pertsonal bereziak edota eskola-istorioa.

 

Kasu hauek detektatzeko eta bideratzeko protokolo zehatza dago:

  • Familia, tutorea edota irakaslearen behaketa, informazio jasoketa eta azterketa.
  • Orientatzailearen behaketa, informazio jasoketa eta azterketa. Honek, behin kasua aztertuta eta hausnartuta, pautak eta gomendioak emango dizkie bai tutoreei bai gurasoei zailtasunak bideratzeko. Honekin ez bada nahikoa eta bakarrik betetzen badira legeak markatzen dituen baldintza guztiak, hurrengo pausua da:
  • Berritzeguneko aholkulariaren behaketa, azterketa eta diagnostikoa.

Kasu gehienetan tutoreak izango dira behar diren egokitzapenen arduradunak beti ere gurasoen ezinbesteko elkarlanarekin.

Eusko Jaurlaritzak markatzen dituen baldintza zehatz batzuk betez gero, Berritzeguneak eta Delegaritzak ohiz kanpoko baliabide desberdinak erabakitzen ditu:

  • LH eta DBH-ko PTen laguntza, ahal den neurrian talde hetereogeneoaren barruan eta bakarrik salbuespen kasuetan laguntza gelan.
  • Logopeda
  • HIPIa
  • Fisioterapeuta
  • Hezkuntza bereziko laguntzailea
  • Osakidetzako zerbitzuak.

Hau gertatuz gero, tutorea eta PTak arduratzen dira guztien koordinazioa eta elkarlanaz, familiaren lana eta inplikazioa ezinbestekoa izanik.