BATXILERGOA/LH
Zubi Zaharra ikastolak ez du Batxilergoa ezta Lanbide Heziketa zuzenean ematen. Dena den horrek ez du esan nahi gure hezkuntza eskaintzak ez duenik Batxilergoa eta Lanbide Heziketa kontutan hartzen.
Batxilergoa:
Laudio Ikastolarekin hitzarmen berezia daukagu Batxilergoari dagokionez gure ikasleak zuzenean, horrela nahi badute, pasatuz.
Hauexek dira Batxilergoaren helburuak:
• Ikasleei formazio integrala eskaini, giza eta adimen heldutasuna lortzeko eta bizitza aktiboan arrakastaz eta erantzukizunez jokatzeko konpetentziak garatzeko.
• Goi mailako hezkuntzara igarotzeko sarbidea izan.
• Inguru afektibo eta emozional egokia eskaini, hurbila eta konfiantzan oinarritua, bi urte hauetan ikasleen zein ikasle eta irakasleen arteko harremanek garrantzi handia baitute.
• Ikasleak orientatu, etorkizunari begira garrantzi handia izango duten erabakiak hartu behar dituztelako. Ikastolan ditugun profesionalen - orientadorearen eta tutoreen- bitartez, behar duten informazioa eta erabakietarako laguntza eskaintzen zaizkie ikasleei.
• DBHko etaparen jarraipena izan, Batxilergoa derrigorrezko etapa ez izan arren. Zubi Zaharra Ikastolako DBHren eta Batxilergoaren arteko koordinazioa eta koherentzia asko zaintzen ditugu.
Batxilergoa bi ikasturtetan bereizten da. Ikasturte bakoitzean hiru jakintzagai bloke eskaintzen dira: komunak, modalitatekoak eta aukerakoak.
Laudio Ikastolan bi batxilergo modalitate eskaintzen dira:
•Zientzia–Teknologia Modalitatea
•Giza–gizarte zientziak modalitatea
Bi modalitate hauetan ikasleriari bere interes eta nahiei ondoen egokitzen zaien ibilbidea egiteko aukerak ematen zaizkio, ondorengo ikasketen aukera zabal-zabala bere aurrean duelarik: ikasketa zientifiko teknikoak (ingeniaritzak, arkitektura…), osasun arlokoak (medikuntza, erizaintza…), humanistikoak (zuzenbidea, filologiak…), gizarte zientziakoak, etab.
Batxilergoa arrakastaz amaituz gero, dagokion titulua eskuratzen du ikasleriak eta bi irteera eskaintzen zaizkio: Goi Mailako Lanbide Heziketa Zikloak ala Unibertsitate ikasketak.
Unibertsitatea nahiago badu, hautaproba, selektibitatea, gainditu eta egin nahi dituen ikasketetarako eskatzen den nota eduki beharko du. Honi ere behar beste arreta eskaintzen diogu Ikastolan, ikasleriak notarik altuena lortzen saia dadin kinatuz eta hautaproban gainditu beharko dituen probak ahalik eta ondoen prestatuz.
Informazio gehiago: www.laudioikastola.eus
Lanbide Heziketa:
Harrobia Fundazioa 2006an jaio zen, zazpi ikastola elkartu zirenean; honako zazpi hauek hain zuzen: Bilboko Abusu eta Urretxindorra, Santurtziko Bihotz Gaztea, Galdakaoko Eguzki Begi, Balmasedako Zubi Zaharra, Trapagarango Itxaropena eta Leioako Betiko Ikastola.
Zazpien artean Harrobia Fundazioa sortu zuten, Harrobi plazan dagoen Harrobia eraikuntzaren titularra dena. Ikastolek Harrobia eraikuntza Lanbide Heziketara bideratutako dute.
Bi urte arinago, 2004ko irailean hain zuzen, ikastolen kolektiboak publikoki adierazi zuen Lanbide Heziketa arloan sartzeko asmoa, helburu bikoitzarekin; alde batetik, euskararen normalizazioa sustatzea esparru horretan, derrigorrezko hezkuntzan eta batxilergoan ordura arte egin zen bezala. Beste alde batetik, sektore horretan ikastolen eredua zabaltzea ekimen sozialaren eredu bezala.
Aipaturiko zazpi ikastolek osatzen duten Harrobi Fundazioak bere egin zituen helburu horiek eta Bizkaiko hiriburuan gauzatzea erabaki zuen. Bada Harrobia Fundazioaren asmoa Bizkaiko beste ikastola batzuk proiektuan integratzea.
Gaur egun honako hezkuntza ziklo hauek gauzatu daitezke Harrobia Ikastola:
- Mikroinformatika, sistemak eta sareak
- Gorputza eta kirol ekintzen sustapena
- 3D animazioak, jokoak eta ingurumenak
- GM zikloetan sartzeko ikastaroak
- Eskaintza partziala
Informazio gehiago: www.harrobia.net