Hezkidetza
Hezkidetza, baterako hezkuntza edo koedukazioa pertsonak bere banakotasun, berezitasunaren arabera, generotik at egiten den hezkuntza da, hau da, irizpide sexistei jarraiki gizon eta emakumeei egokitutako rol, balio eta jarrerak kontuan hartu gabe heztea da. Gakoa da, neska eta mutilentzako baliagarria izango den pertsona eredua bultzatzea, esterotipo izan den eredu femeninoa eta maskulinoa saihestuz, estereotipo tradizionalak eta zaharkituak alde batera utziz.
Neska-mutilak batera, elkarrekin, ikasgela berean, heztea izaten da baterako hezkuntzaren oinarrietako bat, neska eta mutilak fisikoki ez bereiztea. Irakasleek, koedukazioan hezterakoan, neska eta mutilen eskubideen berdintasunetik abiatu eta gizarte ez-sexista baterako hezteko ahalegina egin behar dute. Familien eta gizartearen adostasuna eta laguntza lortuz, ahal bada.
Neskek eta mutilek lanbidea aukeratzeko orduan duten espektatiba, gaur ere oraindik kasu askoetan desberdina izaten da. Neskek, gizarteak tradizioz esleitutakoa ez den beste lanbide bat aukeratzeko planteamendua egiten dietenean bere buruei, ondoko baldintzatzaile hauek izaten dituzte: gizonezkoei dagokien karrera bat egiten badute, etorkizunean lan munduan sartzeko zailtasunak izango dituztela pentsatzen dute eta horrek motibazioa galtzea dakar. Teorian zailtasun handiagoa duten eta ”soilik” gizonezkoei dagozkien karrerak ikasteko gaitasunik ez dutela pentsatzen dute. Emakumeak arrakasta txikiagoa dutela uste dute(lanbidean arrakasta izaten badute bizitza afektiboari uko egin behar diote).
Ikasten ari diren nesken eta mutilen espektatibez gain, bokaziozko jarreretan irakasleen espektatibek eta jarrerek ere eragina izaten dute; eragin horren ondorioz neskek lorpenak izateko motibazio txikiagoa izan dezakete. Alde batetik, maisu-maistrek inkontzienteki edo kontzienteki, "emakumeen ezaugarriekin" bateragarriagoa den lan bide-gidoia orientazioa sustatzen duten aukeraketa egitera eramaten dituzte neskak. Emakume-taldeak gizartean duen estereotipoa giza sentimenduenganako interesa sentitzen duela zehazten du eta emazte eta amaren rola ezartzen dio eta, horren ondorioz irakasleek neskentzat dituzten espektatibak mugatu egiten dira horrek esan nahi du beharrezkoa izango dela irakasleen curriculum ezkutuaren analisia egitea eta horri buruzko gogoeta sakona egin beharko da. Nahiz eta hau guztia aldatzen ari den oraindik ere lan handia dago egitear.
Gure helburuen artean, erabakiak hartzean heldutasuna sustatzea, nor bere buruaren ezagutza, inguruaren ezagutza eta inguruak eskain dezakeenaren ezagutza nahiz plangintza egiteko egokiak izango diren jarreren ikaskuntza bultzatu nahi dugu. Pertsona bakoitzari lanbideari dagokionez dituen ametsak eta irudiak bilakatzen laguntzea, gehienetan osatu gabeak izaten baitira eta estereotipoetan oinarritzen baitira; bide horretatik erabakiak kontzienteki eta arduraz hartzen lagunduko diogu. Ikasleak tradizionalak ez diren lanbideak aukeratzera bultzatzea. Bizimodu profesionalaren eta pertsonalaren arteko jarraitasunaz ohartaraztera.