Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza

Arlo pertsonalari dagokionez, nerabezaroa aldaketa handiko garaia da. Ikasleak eta familiak egoera berriei aurre egin beharrean aurkitzen dira eta, batzuetan, zalantzak eta ziurtasun eza sortzen dira. Bestalde, arlo akademikoan, landu beharreko edukien maila zailtzen hasten da eta beste etapa bati ematen zaio hasiera. Hala ere, proiektu integratzailea izaten jarraituko dugu DBHn, guztiontzako hezkuntza eta aniztasunaren trataera egokia bermatuz. Inoiz baino beharrezkoagoak dira familia eta ikastolaren arteko komunikazioa eta konfiantza-giroa. Era berean, EKI metodologiaren bitartez, proiektuka lan egiten dugu. Bizitzarako konpetentziak garatzea da helburua, egoera errealei aurre egiten ikasiz.

Zubi Zaharra Ikastolan Bigarren Hezkuntzako etapa 4 ikasmailaz osaturik dago. 2017/2018 ikasturtetik aurrera, 2 talde mailako izanik.

Zubi Zaharra Ikastolak eskaintza pedagogiko zabala du bere eskura, ikasgai tronkalekin eta beste batzuk aldiz aukerazko ikasgaiak izanik. Bigarren Hezkuntzako 4. mailan bi bloke hauen artean aukeratu dezakete, bloke batean ekonomia eta fisika/kimika ikasgaiak izanik eta beste blokean teknologia eta jarduera profesionalei aplikaturiko zientzien artean.

Bigarren Hezkuntzako ordutegia honako hau da:

 

Astelehena

Asteartea

Asteazkena

Osteguna

Ostirala

8:30-9:30

Lektiboa

Lektiboa

Lektiboa

Lektiboa

Lektiboa

9:30-10:30

Lektiboa

Lektiboa

Lektiboa

Lektiboa

Lektiboa

10:30-11:30

Lektiboa

Lektiboa

Lektiboa

Lektiboa

Lektiboa

11:30-12:00

Atsedenaldia

12:00-13:00

Lektiboa

Lektiboa

12:00-12:50

Lektiboa

Lektiboa

12:00-12:50

Lektiboa

13:00-14:30

Jantokia

12:50-13:40

Lektiboa

Jantokia

12:50-13:40

Lektiboa

14:30-15:30

Lektiboa

Lektiboa

13:40-14:30

Lektiboa

Lektiboa

13:40-14:30

Lektiboa

15:30-16:30

Lektiboa

Lektiboa

14:30-15:00

Jantokia

Lektiboa

14:30-15:00

Jantokia

Zubi Zaharra Ikastola, Bigarren Hezkuntzan honako atal hauek bereziki lantzen ditugu:

INTEGRAZIOAREN PEDAGOGIA

Egoera errealei erantzuten jakitea da helburua. Edukiak bide bat dira ikasleak konpetente izaten ikasteko. Horretarako EKI metodologia erabiltzen dugu, Euskal Curriculumean oinarritua.

ELKARBIZITZA

Egueroko gatazkak konpontzeko eta ikasleek euren sentimenduak adierazteko tutoretza saioak egiten ditugu astero. Bizikidetza eta errespetuzko baloreak sustatzeko Giza Balore Etikoak irakasgaia sortu dugu ikasturte guztietan. Arlo hau Lehen Hezkuntzatik Bigarren hezkuntzaraino garatzen dugun Hezkuntza Sozio Emozionalarekin guztiz erlazionatuta dago. "Ikasle Laguntzaile" programaren bitartez berdinen arteko laguntza eta elkarbizitza sustatzen dira.

EUSKARA ETA EUSKAL KULTURA

Euskaraz Bizi izeneko Normalizazio Proiektua garatzen dugu. Honen bidez, euskararen erabilera hauspotzeko ekintza ugari egiten ditugu. Euskal Herriko lehengo eta gaurko kultur adierazpideak jorratzen eta balioesten ditugu, bai gela barruan, bai gelaz kanpoko ekintzekin: Euskararen Eguna, Durangoko Azoka, Korrika, Euskarazko zinema…

TEKNOLOGIA BERRIAK

Konpetentzia teknologikoak EKIko ikasgaien bidez lantzen ditugu era integratuan. Ikasle guztientzat ordenagailu eramangarriak eta interneterako konexioa dauzkagu.

KONFIANTZA, KOMUNIKAZIOA ETA HURBILTASUNA

Etengabeko informazio-trukea tutore, irakasle  eta gurasoen artean. Irakasle-ikasle arteko komunikazio giroa eta harreman estua bultzatzen dugu. Bakarkako tutoretzak egiten dira, aldiro, ikasleekin.

EUSKAL CURRICULUMA

Ikastolen Elkarteak sortutako curriculum propio hau garatzen duen ikastetxe bakarra gara Enkarterrin. Bizitzarako konpetentziak lantzen ditugu, beraz, curriculum propio eta moderno baten bitartez.

BALOREETAN OINARRITUTAKO HEZIKETA

Herritar parte-hartzaile, kritiko eta aurrerakoiak lortzea dugu helburu. Giza Balore Etikoak lantzen ditugu eta Adimen Emozionalaren lanketaren bidez, pertsonen arteko erlazio asertiboak bultzatzen ditugu. Hezkidetzan oinarritutako heziketa bultzatzen dugu, genero arteko bereizkeriarik gabe.