DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA

Nerabezaroan bete-betean izanda,heldutasunerako bidean, prozesu honetan, autonomia garatu eta ardurak hartzen ikasten ari gara.Hortaz, bizitzako egoerei aurre egingo dioten pertsona konpetenteak izaten ikasten ari gara

EKI

Gure ikastolan , DBHko etapan, konpetentzietan oinarritutako proiektu metodologikoa abian dugu. Horretarako, Ikastolen Elkarteak sortutako EKI proiektua inplementatuta dugu.

EKI proiektua Euskal Curriculumaren garapenerako jaio den lehen ikasmateriala da, eta, Euskal Curriculumak definitzen duen moduan, konpetentzietan oinarrritutako eredua du oinarri, integrazioaren pedagogia bultzatzen duelarik.

Ikasleen gaitasunak eta konpetentziak sustatzen ditugu, mundua uler dezaten eta hortan eragin ahal dezaten. Egoerak eta erronkak ebaztean oinarritutako ikaskuntzaren bidez ikasleak inguruko munduaren aldaketan inplikatzea lortzen dugu.

Zubi Zaharra ikastolak eskaintza zuzena ematen ez badu ere, Laudioko ikastolarekin dugun hitzarmen berezia dela eta gure ikasleriak ikasketak berton gauzatzeko aukera dute.

Tabla Zubizaharra Contacto Proferorado
Tabla Zubizaharra Contacto Proferorado
×
Berriak Harremana Alexia