Elkarbizitza Proiektua

Hainbeste pertsona elkarrekin pasatzean hainbeste denbora, gatazkak sortzea gure artean arrunta da, horregatik gure hezkuntza aniztasunaren errespetuan oinarritzea funtsezkoa da.

Elkarbizitza positiboa lortzeko tutoretzan bereziki eta saio guztietan orokorrean lantzen da:

  • Komunikazioa
  • Elkar entzutea
  • Enpatia
  • Giza trebetasunak
  • Norberaren eta besteon baloreekiko eta sentimenduekiko errespetua
  • Elkarbizitzarako arauen adostasuna

Gatazketan EMOZIOAK eta SENTIMENDUAK  azalaratzen dira eta bere alde onak aprobetxatu behar ditugu, hau da, gatazka bizikidetza hobetzeko aukera moduan hartuko dugu

 

Ikasleen artean sortzen direnean gatazkak ditugun tresnak dira:

  • IKASLE LAGUNTZAILEAK
  • ADOSTOKIA
  • GATAZKEN KONPONBIDE BAIKORRA
  • BITARTEKARITZA
  • IRAKASLEEN LAGUNTZA

Ikasle eta irakasle baten artean sortzen denean gatazkaren bat ikasleak (ala gurasoek) prozedura hau jarraitu behar du:

  1. Irakaslearekin hitz egin, elkar entzun eta akordio batera heldu
  2. Tutorearen laguntza eskatu
  3. Ikasketa buruaren laguntza eskatu
  4. Zuzendariaren laguntza eskatu

Ikastolako bizikidetzaren aurkako jokabidea gertatzekotan, Ikastolako Barne Araudia aplikatuko da, neurri zuzentzaile egokiena erabakiz. Barne araudi hau oinarrituta dago Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen eskubide eta betebeharrei buruzko 201/2008 Dekretuan.