Eskolaz kanpoko ekintzak
2016/2017ko Eskolaz kanpoko ekintzen eskaintza honako hau da:
- Haur Hezkuntzarako, Ballet. astelehenetan 16:45tik aurrera.20 euro/hilero. Irakaslea: Marta Parejo Guerrero.
- Lehen Hezkuntzarako, Zunba: asteazkenenetan 16:00tik aurrera. 20 euro/hilero. Irakaslea: Marta Parejo Guerrero
Eskolaz kanpoko kirol- eta kultura-jardueren helburuak, diseinua eta segimendua.
- ZUBI ZAHARRA Kooperatibak, Guraso Elkartearekin batera, antolatu eta kudeatutako eskolaz kanpoko kultura- edo kirol-jarduera guztien helburua ikasleen hezkuntza osatzea da, haien giza prestakuntza integrala sustatzeko eta Kooperatibaren heziketa-proiektuaren edukiak eta planen helburuak hobeto betetzeko.
- Kooperatibaren izaera eta hizkuntza-proiektua kontuan izanik, eskolaz kanpoko jardueren atalak berebiziko garrantzia du euskara ikasi eta hedatzeko. Jarduera horietan esku hartzen duten entrenatzaile, monitore eta arduradun guztiek euskara erabiliko dute eta ikasleek ere hizkuntza ikasi eta erabiltzea sustatuko dute. Horretarako, Kooperatibako irakasle berezien eta gorputz-hezkuntzako irakasleen laguntza izango dute, behar izanez gero, zuzendaritza-taldeak koordinaturik.
Ondorioz, euskarazko eduki eta helburuak garrantzizko gaiak izango dira atal eta talde bakoitzaren urteko programazioan, helburu eta segimendu-adierazleetan eta jarduera horretako ikasle bakoitzaren eboluzioaren ebaluazioan, baita familiari eman beharreko informazioan ere, Kooperatibak erabakitako formatu eta euskarrietan.
- ZUBI ZAHARRA Kooperatiba, zuzenean antolatutako jarduera guztietan zein hirugarrenen bidez antolatutakoetan, ikasle eta, hala dagokionean, bazkide guztiek edozein jardueratan parte hartzeko egindako eskaerak betetzen saiatuko da. Hortaz, ez du interesa duen inor baztertuko, jarduera horretako elitean ez egoteagatik, baldin eta kirol hori egiteko konpromisoa hartzen badu, Kooperatibaren jarraibideei eta hezkuntza-balioei men eginez.
Helburu horrekin, ikasle guztien parte-hartzea bermatzeko jarraibideak ezarriko ditu Kontseilu Errektoreak, irizpide objektiboak oinarri hartuta eta Zuzendaritzak eta eskolaz kanpoko jardueren arduradunak lagunduta, betiere parte-hartzaileek jarduera horietara bertaratzeko, taldearekin elkarlanean jardun eta hobetzeko eta gainerako betebeharrak betetzen badituzte.
Parte-hartzea berdintasunezko izango da, baina baita malgua ere, batez ere Lehen Hezkuntzako hasierako urratsetan. Bigarren Hezkuntzan, berriz, jokalarien gaitasun eta trebetasunen mende egongo da parte-hartzea. Hala ere, jokalari bati ere ez zaio ukatuko, gutxienez, lehiaketa-denboraren heren batean —kadete eta antzeko mailetan— eta % 25ean —gazte-mailan— parte hartzeko eskubidea.
Entrenatzaile eta monitoreek irizpide horien berri izango dute, eta datu-bilketa sistematiko eta homogeneoa errazteko eta, hiru hilean behingo segimenduetan, ebaluazioa egiteko euskarriak ere jasoko dituzte.
- Zuzendaritzak, eskolaz kanpoko jardueren koordinatzailearekin eta zuzendaritza-taldearekin batera, honako hauek prestatuko ditu: eskolaz kanpoko jardueren urteko plan orokorraren aurrerapena, eskolaz kanpoko jarduera horien programazio orokor koordinatua, ataletako planen jarraibide eta helburu nagusiak eta kooperatibaren plan eta helburu nagusietan txertatzeko egoki iritzitako gainerako irizpideak.
Eskolaz kanpoko kirol- eta kultura-jardueren planaren emaitzen analisiak eta helburuen betetze-mailak urteko memoriaren atal bat osatuko dute, baita hileroko eta hiru hilean behingo segimenduaren atal bat ere. Horretarako, finkaturiko adierazleak, sail eta taldeen arduradunek emandako informazioa eta ordezkari gisara diharduten gurasoen datuak hartuko dira aintzat, aurrez zehaztutako protokoloei jarraiki.
- Bigarren Hezkuntzan bi kirol-talde edo gehiago eratzen badira, kirol-ataleko talde teknikoak erabakiko du zer jokalari ariko diren talde bakoitzean, Kontseilu Errektorearen eta Zuzendaritzaren irizpideei jarraiki.
- Kontseilu Errektoreak, Zuzendaritzak lagunduta, ikasleen eskubide eta betebeharrak finkatuko ditu eskolaz kanpoko jardueren eremuan, baita bertaratzeari, puntualtasunari, janzkerari, instalazio eta bitartekoen erabilerari eta entrenatzaile, monitore, ordezkari, bazkide, arbitro, bisitari eta abarrekiko portaerari eta errespetuari buruzko araudiak ere. Indarrean dagoen legedia betez, araudi hori Eskola Kontseiluak onartu ondoren eta ikasle eta guraso edo legezko ordezkariei jakinarazi ondoren jarriko da indarrean.
- Kontseilu Errektoreak, Zuzendaritzak eta eskolaz kanpoko jardueren koordinatzaileak adieraziko diete bazkideei ezen haien seme-alabei eskolaz kanpoko jardueretan laguntzeak eta gorabeheretan orientabide positiboa emateak hezkuntza-balio handia duela eta seme-alabak ezagutzeko eta haien laguntasuna eta lankidetza sustatzeko bide egokiak direla. Orobat, talde guztiek ordezkari bat hautatzea sustatuko dute, eta ordezkari horien zereginak betetzeko bitartekoak jarriko dituzte.
- Eskolaz kanpoko jardueretako portaera desegokiak zuzentzeko prozedura Ikaslearen Barne Araudian jasotakoa izango da.
9. ZUBI ZAHARRA Kooperatibak bere entrenatzaile, monitore eta arduradun guztiekiko harremanak Boluntario Estatutuaren bitartez gauzatuko ditu.
Eskolaz kanpoko kirol- eta kultura-jardueren kudeaketa
-
Irakaskuntzako Kooperatibako eskolaz kanpoko kirol- eta kultura-jardueren planak kudeatzeko eta garatzeko, eta instalazioak helburu horietarako erabiltzeko, Kooperatibako Kontseilu Errektoreak komenigarritzat jotzen duen figura juridikoa baliatuko da. Edonola ere, Batzar Nagusia jakinaren gainean egongo da.
Kontseilu Errektoreak ezarriko ditu, Zuzendaritzaren laguntzarekin, Kooperatibako instalazioak zerbitzu horietarako lagatzeko baldintzak, egutegia eta orduak. Dagokionean instalazio horiek hirugarrenei (bazkideei, batik bat) alokatzeko baldintzak ere hark finkatuko ditu.