Haur Hezkuntza
HAUR HEZKUNTZAN, ekintzan oinarritutako ikaskuntzari ematen diogu garrantzia. Bizitzarako prestatzen joateko, hezkuntzaren zutabe diren oinarrizko konpetentzia orokorrak garatzen joateko urratsak ematen ditu. Familiekin lankidetzan, haurren garapen osoa eta orekatua ahalbideratzen du. Haur guztien ongizate psikikoa zein fisikoa zaintzearekin batera, ekitate printzipioa oinarri duen hezkuntza sustatzen du. Haurrei segurtasuna bermatzen dien erreferentzia-testuingurua da.
Ikastolan hausnarketarako bidea sortu genuen, eta sakon aztertu genituen haurraren berezko jokabideak eta gaitasun ezberdinen garapenak, hala nola, hizkuntzaren garapena, garapen kognitiboa edo motorea...Zenbait eredu pedagogiko arakatu ditugu, hots, Integrazioaren Pedagogia eta Konfiantzaren Pedagogia. Era berean teoria psikologiko eta ikerketa ezberdinak ere aztertu ditugu, Reggio Emiliako esko edo Emmi Pickler-en eredua esaterako. Horrez gain, beste zentro batzuetara bisitak egin ditugu. Nolabait, ez gatzaizkio itur bakarrari lotu, baizik eta, hausnarketaren ostean interesgarri iruditu zitzaiguna jaso dugu gre Ikastolaren proiektuan txertatzeko. Hori hoorela, iturri ezberdinetattik edanez gure Haur Hezkuntzako errealitatera egokitzeko dortu dugun egitasmo pedagogikoa dela KIMU proiektua.
- Guretzat haurra....
Txiki-txikitatik, hainbat gaitasun dituen pertsona dela ulertzea da. Bakoitzak bere singularitatea duela ohartzea eta onartzea da. Bere garapenaren protagonista dela barneratzea da. Garapen-testuinguru aberatsa eta segurua eskainiz gero, haurrak berak gaitasuna daukala osasuntsuki eta norbera bere erritmoan garatzeko jakitea da.
Haur Hezkuntzako ordutegia honako hau da:
|
Astelehena |
Asteartea |
Asteazkena |
Osteguna |
Ostirala |
9:00-13:00 |
Haur Hezkuntzako proiektua |
||||
13:00-15:00 |
Jantoki ordutegia |
||||
15:00-16:30 |
Ingelesa eta Haur Hezkuntza |
Klaserik ez |
Ingelesa eta Haur Hezkuntza |
Azpimarratu beharra dago bai sarrerak eta baita irteerak ere guztiz malguak direla, ordutegia orientatiboa da, eta honekin batera familiak direla umeak beraien geletaraino hurbiltzen dituztenak ere. Ingelesa, 4 urtetik aurrera sartzen dugu.