Ikasle laguntzaileak

Ikasle Laguntzaileak programa Zubi Zaharra ikastolan garatzen hasi zen Bakeolaren laguntzaz.

Gaur egun egitasmo honen funtzionamendua guztiz erroturik dago gure Ikastolako Hezkuntza Proiektuan eta beraien helburuak aztertuz gero garbi geratzen da lan talde honen garrantzia ikastolako bizikidetza eta elkarbizitza osasuntsua aurrera eramateko.

Ikasle laguntzaileak programan lehen hezkuntzatik bigarren hezkuntza bitartean sortzen den lan talde bat da. Bertan, aurretiaz prestaturiko irakasleak eta ikasleak biltzen dira hilean behin honako helburu hauek garatuz:

  • Ikasle berriei harrera plana aurrera eman. Honetarako Ikasle laguntzaileek haien burua aurkezten dute, Ikastolako toki fisikoak , ikasleei dagokien funtzionamendua (arauak, sarrerak, irteerak) eta gelan behar den materiala ezagutaraztea dituzte, errekreotan laguntza eskaini eta gela kideen konpromezua lortzen saiatzen dira.
  • Ikastolako elkarbizitza ona dela bermatzeko beraien laguntza eta babesa eskaintzea.
  • Ikastolan gertatzen diren gatazken inguruko hausnarketa egitea.
  • Guzti nonekin batera, taldea bera aurrera egiteko, Ikasle laguntzaile berriak hautatzea eta taldekide berrien prestakuntza garatzea dute helburutzat.