KIVA
Datuek erakusten dute eskola jazarpena fenomeno globala dela. Hala, mundu osoan, ikasleen (haur eta nerabe) %7-10ek jasan dute edo jasango dute bullyinga. Fenomeno globala eta larria, ikusten denez. Baina ez da hori datuek erakusten duten gauza deigarri bakarra. Ikasleen %8 inguru izan dira edo izango dira eskola jazarpenaren egile, eta %7 haien laguntzaile izango dira.
Eskola jazarpen kasu bakoitzean erasotzaile bat eta biktima bat daude, baina, datuek erakutsi moduan, baita ikusle eta lekuko ugari ere. Izan ere, eskola jazarpenaren helburua, jazarriarekiko nagusitasuna adierazteaz gainera, taldeko nagusitasuna lortzea ere bai baita, taldeko errekonozimendu soziala lortzea, alegia. Hori erakusten dute datuek: gehiago dira erasotzailearen alde jartzen direnak, %67, (erasotzaileak eta laguntzaile aktiboak eta pasiboak ere batuta) biktimaren alde jartzen direnak baino, %20, azken hauek denbora aurrera joan ahala jeisten direlarik.
Fenomeno globala izateaz gainera, beraz, fenomeno sozial edo taldeko fenomenoa ere bada eskola jazarpena. Eta hori da, hain zuzen ere, KiVa programak azpimarratzen duen puntuetako bat. Bullyinga erauzi nahi bada, erasotzailearekin eta biktimarekin bezala, taldearekin ere lan egin beharko da, taldearen jokabidean eragiten bada, erasotzaileari lagundu edo babesa ematetik biktimarekiko enpatia lortzera igarotzen badira taldean, horrek erasotzailearen jokabidean ere eragina izango du. Horregatik indarra jartzen du KiVa egitasmoak prebentzioko proposamenetan. Era berean, ordea, biktimari jakinarazi behar zaio, horren jakitun izatea beharrezkoa baitu, helduen babesa eta laguntza dituela, eta bera entzun egiteaz aparte jazarpen egoera geldiaraziko dela,erasotzaile/een jokabide onartezinari aurre egingo zaiela. Prebentzioarekin batera, esku-hartzea egon behar du,alegia. Mahai baten hirugarren hanka gisa, berriz, ekinbide horiei guztiei jarraipena egin behar zaie. Hori planteatzen du KiVak.
Prebentzioa lantzeko ikasmaterial jakin batzuk ekoitzi ditu (testu-liburuak, baliabide digitalak eta webgune bat, besteak beste) programa garatu izan duen Turkuko Unibertsitateak. Material horren bitartez, gelan lantzen dira hainbat balio, eta balio horiek landuz iristen dira eskola jazarpena bera ere jorratzera. Bullying kasuen aurrean jokabide jakin bat, hura salatzea eta biktimaren alde jartzea, bultzatzen da.
Eskola jazarpena detektatzeko baliabideak ere jartzen ditu KiVak irakasleen esku, ikasleek bullying kasuak modu anonimoan salatzeko aukera barne, eta eskola jazarpen kasuetan esku-hartzeko “KiVa taldea” deritzona osatzea proposatzen du. Gutxienez, hiru irakaslez osatutako taldea litzateke KiVa taldea; eta talde horretan zuzendaria edota arduradun pedagogikoa inplikatzea oso garrantzitsutzat jotzen du.
Talde berezi horiez gain, irakasle eta langile guztiak programan engaiatzea bilatzen du KiVak. Gurasoak ere bai, haientzako egindako eskuliburuen bitartez. Horrela, KiVak eskola komunitate osoa inplikatzen du eskola jazarpenaren aurkako programan. Eskola komunitate osoa inplikatuz, eskola jazarpenarekiko sentikorrago egiten dira denak, bai ikasle, bai irakasle eta langile eta baita gurasoak ere. Horrek eskola jazarpen kasu asko eragozteaz gainera, prebentzioa asko lantzen baita, gertatuz gero, haiek azkarrago detektatzea errazten du, baita kasu bakoitza konpontzeko hartu beharreko bidea eta egin beharreko urratsak erabakitzea ere.
Baina, zer da KiVa?
KiVa akronimoa 'Kiusaamista Vastaan' esamoldetik dator (eskola jazarpenaren kontra) eta Finlandiako hizkuntzan “ederra/atsegiña” esan nahi du. Finlandian kokatuta dagoen Turkuko Unibertsitateak Finladinado Hezkuntza Ministerioaren laguntzaz garatutako metodo bat da eskola jazarpena gertatu aurretik prebentzio sistema bat martxan jartzeko eta behin gertatuta honi aurre egiteko metodoa da.
Zertan datza Zubi Zaharra Ikastolan?
Lehen hezkuntza 1 mailatik 6. Maila bitartean gure ikasleek jasotzen duten ikasketa bat da, berdinen arteko errespetuzko harremanak sustatzeko eta noski, euren arteko bizikidetza hobetzeko. Eta honekin batera, “bullyinga eta euren mota ezberdinak ezagutu. KIVA ikasgaia ikasturte osoan zehar programatzen da 45 minutuko saioen bidez, hamabostero saio bat gauzatuko da. Errespetua, tolerantzia, lan taldearen kohesioa eta bestelako baloreak landuko dituzten materialarekin lan egingo dute beraien tutorearen gidaritzapean. Modu honetan, gure ikasleria Bullyinga identifikatzeko gai izateaz gain, zelan aurre egin ere, jakin izango du.Era batean esanda,rol pasibotik rol laguntzaile aktibora pasatzeko gure ikaslekoa trebatua izango da.
Zer emaitzak ditu?
Finladiako gobernuak emandako datuen arabera, 2007an lehen aldiz ezarri zenetik eskola jazarpena %40 batean jaistea lortu zen. Urte batzuk beranduago eskolen %79 batean “bullying” desagertutzat eman zen. Programa honen arrakasta ikusita beste zenbait estatuetara esportatzen hasi da: Belgika, Irlanda, Herbereak, Italia…. Denetan antzeko emaitzak lortuz.