Kooperatiba
ZUBI ZAHARRA ikastola, gurasoen Irakaskuntza Kooperatiba da. Ikasleen familiek sustaturikoa. Gurasoak kooperatiban batu ziren 1972 urtean, “kideen seme-alaben hezkuntzari era kooperatiboz aterabide emateko, bere ikastetxeen eta etorkizunean beste hezkuntza-erakundeekin batera sor ditzakeen ikastetxeen bidez, lukro xederik gabe eta kooperatiba-berreskurapenak ematea galaraziz”
Gaur egun, ZUBI ZAHARRA Irakaskuntza Kooperatibak Unibertsitatearen aurreko eskola-ikasketak ematen ditu, indarrean dagoen legediaren arabera; hain zuzen, Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntza.
ZUBI ZAHARRA Irakaskuntza Kooperatibak jarduera osagarrien plan zabala sustatu eta garatzen du, ikasleen albait ondoen sozializa daitezen, eta ahalik garapen akademiko eta pertsonalik onena izan dezaten. Plan horrek eskola-jarduerak hartzen ditu barne, bai eta eskolaz kanpoko kirol- eta kultura-jarduerak ere. Horretarako, Irakaskuntza Kooperatibaren izaeran eta Hezkuntza Proiektuaren printzipioetan oinarrituta antolatu eta kudeatzen dira. Izan ere, kooperatibaren curriculum-garapenaren eta kudeaketa-planen zati dira, baita kudeaketa-zerbitzua kanpoan kontratatzea erabakitzen denean ere.
ZUBI ZAHARRA Irakaskuntza Kooperatibak garraio- eta jantoki-zerbitzuak izan, eskaini eta sustatzen ditu, eta xede soziala ahalik ondoen lortzeko beharrezkoak diren beste zerbitzu batzuk ere bai. Horretarako, Irakaskuntza Kooperatibaren izaeran eta Hezkuntza Proiektuaren printzipioetan oinarrituta antolatu eta kudeatzen dira. Izan ere, kooperatibaren curriculum-garapenaren eta kudeaketa-planen zati dira, baita kudeaketa-zerbitzua kanpoan kontratatzea erabakitzen denean ere.
Izaera eta xede soziala kontuan harturik, Irakaskuntza Kooperatibak zenbait programa eta ekimen garatzen ditu, bazkideen arteko lankidetza eta adiskidantza lortze aldera, eta familiek beren seme-alaben heltze-, sozializazio- eta hezkuntza-prozesuetan ahalik hobekien esku har dezaten.
2009ko apirilaren 20an, “Herri Onurako Elkarte” izendatu zuten, bere jarduerak eta herri-onurak eta/edo bere gizarte-ekimenak duten gizarte-interesaren kontziente, kooperatiba-erakunde titularra bere izaera malgutasunez egokitzen ahaleginduko da, ingurunearen hezkuntza-beharrei ahalik ondoen erantzuteko eta Euskadiko hezkuntza-sistema hobetzen laguntzeko, harekin askatasunez elkartzea erabaki duten erakundeekin batera.
ZUBI ZAHARRA Kooperatiba Elkarteak, bere Estatutu Sozialen arabera, jarraian adieraziko diren organo sozialak ditu, Ikastetxean dagozkion eskumenak eta erantzukizunak gauzatzeko, indarrean dagoen araudiari jarraituz: Kooperatibaren Batzar Nagusia eta Kontseilu Errektorea.
ZUBI ZAHARRA Irakaskuntza Kooperatibaren Batzar Nagusia, bazkide guztiek osatutakoa, bazkideen nahiaren adierazpen-organo gorena da. Eskumena du indarreko legediak esleitzen dizkion gaietan akordioak hartzeko. Batzar Nagusiaren akordioak bazkide guztiek derrigorrez onartzekoak dira.
Erakunde titularraren ordezkari ofiziala Errektore Kontseilua da –Kooperatibaren Batzar Nagusiak bere baitan aukeratzen du, Kooperatibaren Estatutu Sozialetan ezarritakoaren arabera–bai eta haren Lehendakaria ere, Errektore Kontseiluaren baitan aukeraturik.