Lehen Mailako Hezkuntza
Zubi Zaharra Ikastolan LEHEN MAILAKO HEZKUNTZA etapa bi zikloetan banatuta dago eta ez ohikoa den bezala hiru zikloetan. Zubi Zaharrako LMH-ko 1 zikloa lehengo hiru urteak osatzen dute, LMH 1, 2 eta 3 (8 urtera arte) alegia eta LMH-ko 2 zikloa hurrengo hiru urteak osatzen dute, LMH 4, 5 eta 6. Mailak (12 urtera arte).
Lehen Mailako Hezkuntzan bi ziklo soilik izatearen arrazoiak, batetik zikloen arteko koordinazioa erraztu egiten da eta ikasleen jarraipena errazago egiten da. Eta bestetik, LMH-ko 1 ziklo berri horretan, irakurketa-idazketa prozesuari urtebete gehiago ematen zaio. Modu horretan ikasleen erritmo biologikoak azkoz ere gehiago errespetatzen dira eta irakurketa-idazketa prozesua askoz ere hobeto barneratzen da, aurreratzean sortu litezkeen arazoak ekidituz. Azkenik, familia berdinekin urtebete gehiago egoteko aukera izatean, guztion arteko interkomunikazioa hobetzen da.
Zubi Zaharra Ikastolaren eskaintza pedagogikoaren beste ezaugarri bereizgarri bat Hezkuntza Sozio Emozionalari ematen diogun garrantzia da. Gure Ikastolan, eremu hau bereziki garatzen dugu horretara espresuki zuzenduriko asteroko saio baten bidez.
Lehen mailako hezkuntzan proiektu ezberdinekin lan egiten dugu. Lehen mailako Lehen Hezkuntzako 1 mailan Ikastolen Elkarteko Kimu proiektuarekin ari gara, Txanela proiektua derrigorrezko Lehen Hezkuntzako 2. eta 3. mailetako ikasmateriala da. Proiektu hauek, lehenak zubi lana eginez Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntzaren artean eta bigarrenak Lehen Hezkuntzaren oinarriak finkatzen laguntzea du helburu. Txanelaren baitan honako hiru arlo hauek barneratzen ditugu: Ingurugiroaren ezaguera; Hizkuntza eta Literatura; Plastika. Lehen Hezkuntza etapa zabala den heinean (6-12 urte), eta ziklo bakoitzak bere zeregina duenez hobekuntza prozesuan, hauen arteko eta beste etapekiko loturak zainduaz, Curriculum eskaintza koherentea, bateratua eta egokia eskaintzeko asmotan sortua.
Lehen Hezkuntzako Txanela proiektuak, haurren garapena sustatzeko elementu berriak ere eskaintzen ditu, IKT konpetentziak horien artean. Txanela proiektua osatzen duten unitate guztien ohiko jarduerei dagozkien fitxekin batera, IKT konpetentziak garatu ahal izateko hainbat IKT jarduera proposatzen ditugu. Gure hezkuntza proiektuan, matematikei garrantzia handia ematen diegu. Arlo hau matematika manipulatiboekin osatzen gabiltza azken urte honetan. Manipulatzea oso beharrezkoa ikusten dugu eta horretarako zenbait material berri erabiltzen hasi gara: tangram, txotxak, bloke geometrikoak etab.
Azpimarratzekoa ere Lehen Hezkuntzako 1 mailatik 3 maila arte, gure ikasleak, ordutegi lektiboaren barruan, astero saio bat dutela udal igerilekuan horretarako prestaturiko irakaslegoarekin. Modu honetan, berain autonomia eta konfiantza hobetzeaz gain, igeriketan ikasten dute. Etapa honetan, gure hezkuntza proiektu osoa hezkuntza zein aisialdiarekin erlazionaturiko hainbat irteerekin osotzen dugu.
Lehen Mailako Hezkuntzako 1, 2, eta 3. mailetako ordutegia honako hau da:
|
Astelehena |
Asteartea |
Asteazkena |
Osteguna |
Ostirala |
9:00-9:45 |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
9:45-10:30 |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
10:30-11:00 |
Atsedenaldia |
||||
11:00-12:00 |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
12:00-13:00 |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
13:00-15:00 |
Jantoki ordutegia |
||||
15:00-15:45 |
Lektiboa |
Lektiboa |
Klaserik ez |
Lektiboa |
Lektiboa |
15:45-16:30 |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lehen Mailako Hezkuntzako 4, 5 eta 6. mailatan EKI metodologiarekin lan egiten dugu. EKI proiektua ikasmaterial berri eta berritzailea da. Euskal Curriculuma garatzen du, konpetentzietan oinarritua eta integrazioaren pedagogiaren bitartez. 2008-2009 urteetan Euskal Herriko ikastetxe gehienek elkarrekin eraiki eta onetsi zuten Derrigorrezko Eskoladirako Euskal Curriculumean oinarritzen da EKI. Azken batean, pertsonaren garapen osoa (norbanako, gizartekide eta izakide gisa) lortu ahal izateko neurri sendoak finkatze bilatzen du; euskal kultur espezifikoaren eta unibertsalaren oinarriak eskuratzea; ondorengo ikasketak egiteko eta lan munduan aritzeko prestatzea; eta bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko prestatzea. EKI proiektua beraz, Euskal Curriculumaren garapena lirateen ikasmaterialak dira.
Lehen Mailako Hezkuntzako 4, 5, eta 6. mailetako ordutegia honako hau da:
|
Astelehena |
Asteartea |
Asteazkena |
Osteguna |
Ostirala |
9:00-10:00 |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
10:00-11:00 |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
11:00-11:30 |
Atsedenaldia |
||||
11:30-12:15 |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
12:15-13:00 |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
13:00-15:00 |
Jantoki ordutegia |
||||
15:00-15:45 |
Lektiboa |
Lektiboa |
Klaserik ez |
Lektiboa |
Lektiboa |
15:45-16:30 |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
Lektiboa |
Eleanitz proiektuak, Ekintzan oinarrituriko ikuspegian sorturako ikasmaterialak eta proposamen didaktikoetan oinarritzen da: hizkuntzaren ikaskuntza ekintza esanguratsuak gauzatuz eta ekintza horiek besteekin partekatuz gauzatze da (adb. Ipuin dramatizatuak, ataza eta proiektuak, CLIL/EMILE). Irakasleen prestakuntzan eta garapen profesionalean ardazturik dago. Irakaskuntza metodoen, ikasmaterialen eta irakasleen prestakuntzaren jarraipena eta hobekuntza barne tea kanpo ebaluazioen bidez.
KiVa:
KiVa akronimoa 'Kiusaamista Vastaan' esamoldetik dator (eskola jazarpenaren kontra) eta Finlandiako hizkuntzan “ederra/atsegina” esan nahi du. Finlandian kokatuta dagoen Turkuko Unibertsitateak Finladiako Hezkuntza Ministerioaren laguntzaz garatutako metodo bat da eskola jazarpena gertatu aurretik prebentzio sistema bat martxan jartzeko eta behin gertatuta honi aurre egiteko metodoa da.
Zubi Zaharra Ikastolan zertan datza KiVa? Lehen hezkuntza 1 mailatik 6. Maila bitartean gure ikasleek jasotzen duten ikasketa bat da, berdinen arteko errespetuzko harremanak sustatzeko eta noski, euren arteko bizikidetza hobetzeko. Eta honekin batera, “bullyinga eta euren mota ezberdinak ezagutu. KIVA ikasgaia ikasturte osoan zehar programatzen da 45 minutuko saioen bidez, hamabostero saio bat gauzatuko da. Errespetua, tolerantzia, lan taldearen kohesioa eta bestelako baloreak landuko dituzten materialarekin lan egingo dute beraien tutorearen gidaritzapean. Modu honetan, gure ikasleria Bullyinga identifikatzeko gai izateaz gain, zelan aurre egin ere jakin izango du. Era batean esanda, rol pasibotik rol laguntzaile aktibora pasatzeko gure ikaslekoa trebatua izango da.