Nor gara

Zubi Zaharra Ikastola 1972. urtean jaio zen Balmasedan, gurasoen irakaskuntza kooperatiba bezala, Enkarterriko Ikastola bakarra izanik, helburu nagusi batekin: Euskara eta euskal kultura zabaltzea Enkarterrin hezkuntza integrala emanez.

Gaur egun jaio berriekin hasi eta 16 urte bitarteko ikasleei kalitatezko hezkuntza euskalduna eta integrala eskaintzen dien Balmaseda erdian dagoen herri ikastola gara.

Gure eginkizunean identitate euskalduna bermatzen duen kalitatezko eskola sustatu nahi dugu. Horretarako eman behar diren prozesuak ahalbideratzen ditugu ikasleek, Europan txertatuta eta munduarekin lotuta dagoen euskal gizarte kohesionatu batean bizitzen ikas dezaten.

Hezkuntza eta hizkuntza proiektuaren ardatza euskara izanik, pertsona eleaniztunak hezitzen ditugu, beste hizkuntzen beharrezko ezagutza eta erabilera lortzea bideratuz. Hau da, euskara eta gaztelaniaz gain, ingelesa eta frantsesa indartuz. Horrekin guztiarekin hizkuntzen eta kulturen ikuspegi integratzailea gartzen dugu.

 Gure hezkuntza integrala da, ikasleak helduarorako eta bizitza asebetea izateko prestatzen ditugu, gizabanako gisa, gizarteko herritar aktibo gisa eta ingurmena zaintzearekin eta garapen iraunkorrarekin arduratzen den pertsona gisa.

Elkarbizitza baikorra ahalbidetzen dugu kultur eta giza aniztasuna eta bakoitzaren izaera onartu eta errespetatuz. Pertsona guztien pentsamenduak, emozioak eta sentimenduak kontuan hartuz. Honekin batera jokabide demokratikoak garatzen ditugu, pertsona arduratsuak, kritikoak, aktiboak, parte hartzaileak eta beren buruekiko eta inguruekiko errespetutsuak, elkarrizketan, tolerantzian eta talde lanean oinarrituz. Errespetuan eta arduran oinarritutako elkarbizitza izan nahi dugu. Ildo horretan guztiok ditugu zenbait eskubide, baita zenbait betebehar edo konpromiso ere. Gatazkak elkarbizitzaren zati natural dira, eta elkarrizketa izango dugu horiek konpontzeko oinarria. Elkarbizitza gure proiektuaren ardatz nagusia da.

Gure curriculuma eta irakasleen etengabeko berrikuntza pedagogikoa bultzatzen ditugu. Horretarako giza baliabideak, teknologia berriak eta material hezitzaile berritzailerik egokienak erabiliz.

Zubi Zaharra Ikastola, Ikastolen Elkartearekiko elkartasuna eta Euskao Herriko Ikastolen sarea garatzeko eta bertako partaide eraginkor izateko konprometituta dagoen Ikastola da.