Ikastola eta Udalaren arteko hitzarmena berritu da

🖊️🤝 Ikastola eta Udalaren arteko hitzarmena berritu da, Udalak Ikastolaren proiektuari laguntza eman dio berriro, bi erakundeen arteko hitzarmena sinatuta. Balmasedako alkateak, Alfonso San Vicente,eta gure Ikastolako lehendakaria den Álvaro Parrok hitzarmen hau sinatu dute.


Aurreko urteetako ildoari jarraituz, Udalak laguntza ekonomikoa emango dio Zubi Zaharra ikastolari euskararen hezkuntza eta sustapena bermatzeko. Bestalde, Ikastolak ahal duen neurrian eskainiko ditu bere instalazioak, eta Balmasedak Euskara Biziberritzeko Plan Nagusiaren barruan egiten dituen jarduera guztietan parte hartzeko konpromisoa hartzen du.
×
EU /  ES
Berriak Harremana Alexia