Hezkuntza Proiektua

Ikasleriaren irteera profilaren bermearen xedea partekatuta ere, hezkuntza etapa bakoitzak arreta berezia eskatzen du.

HELBURUA

Zubi Zaharra Ikastolaren helburua haur bakoitzak bere bertsiorik onena garatu dezan laguntzea da, elkarrekin egingo dugun 0 urtetik 16 urte bitarteko ikaskuntza-bide horretan.

LAGUNTZA PEDAGOGIKOA

Izan ere, Zubi Zaharra ikastolan, etapa guztiak continuum bat dira, non ibilbide malgua, atsegina eta etapa bakoitzak eskatzen duen arreta bereziari era egokian erantzuten saiatzen garen. Laguntza pedagogikorako etengabeko zerbitzua dugu, ikasleari bidaia honetan akonpainamendua emateko. Ikasteko, pertsonalak diren edota integratzeko zailtasunei soluzioa aurkitzeko. Baita, gure Hezkuntza Proiektua etengabe hobetzen laguntzeko, ere.

HEZKUNTZA ETAPAK

Ikasleak dira prozesu honen protagonista eta irakasleok beren bidaiaren lagun bilakatuko gaituzte; Haur Hezkuntzan hasiko, Lehen eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik pasako eta Batxilergoan, Laudio ikastolan, jarraituko duen bidaia.

×
Berriak Harremana Alexia