Zaintza zerbitzua
Zubi Zaharra Ikastola jakitun da sarritan ikasleentzat ezartzen diren sarrera eta irteera ordutegiekin gurasoek arazoak izan ohi dituztela beraien jardunbide profesionala eta ikastolako eskola ordutegiak uztartzeko.
Hori dela eta Zubi Zaharra Ikastolak honako zaintza zerbitzua ezarrita du Haur Hezkuntzako 3. urtekoen gelatik aurrera:
- Goizeko 7:30etatik 9:00ak arte, hilero 150 euro.
- Goizeko 8:00etatik 9:00ak arte, hilero 100 euro.
- Goizeko 8:30etatik 9:00 ak arte, hilero 60 euro.
Zaintzailea: Arrate Intxaurbe.