Gurasoen parte hartzea

Zubi Bat guraso Elkartea

Ikastolako gurasoak ere Zubi Bat Guraso Elkartearen bidez ere antolatzen dira. Guraso Elkarte honek, pertsonalitate juridiko ezberdinarekin, modu autonomoan funtzionatzen du hezkuntza proiektuko oinarrizko ildoak jarraituz. Bere helburuen artean ikastetxeko ekintzetan dinamizazioa eta gurasoen pare hartzea aurkitzen dira, bai ikasleei begirakoetan eta baita gurasoei begirakoetan ere: eskolaz kanpokoa, irteerak eta txangoak, ikastolako jaiak, formakuntza ikastaroak etab.

guraso elkarteko bileren laburpena

Ikasgela-ordezkariak

Ikasle-talde edo ikasgela bakoitzeko gurasoek ordezkari bat izango dute, eta, beraren bidez, taldearen proposamenak edo eskaerak egingo dituzte, eskola-zerbitzuen garapena eta zerbitzuok hobetzeko, urteko planaren garapenari buruz aldian behin informazioa jasotzeko, eta, halaber, Kontseilu Errektoreak, Zuzendaritza Taldeak edo Taldearen Tutoreak egoki iritzitako edozein egoeraren berri jasotzeko.

2009ko azaroaren 11n egindako Guraso Elkartearen batzarraren ostean, gela delegatuaren izaera eztabaidatu zen eta honako hau ondorioztatu zen:

  1. Gela Delegatuen funtzio nagusiena gelako kexak, kezkak, proposamenak eta iritziak jasotzea da.
  2. Gelako Delegatuek kexa, kezka, proposamen eta iritzi hauen ezaugarrien arabera, berauek Zuzendaritzara edo Guraso Elkartera zuzenduko dituzte Idazkaritza baliatuz.
  3. Ondoren, Zuzendaritzatik edo Guraso Elkartetik jasotako erantzuna bere gelako gurasoei helarazi beharko dio.

Gela Delegatuen beste funtzio nagusiena, gurasoen parte hartzea eskatzen duten Ikastolako ekintzetan, guraso boluntarioak bilatzen saiatzea da