Funtzionamendua
Jantokiko ordua ikasleek ikastolan pasatzen duten denboraren %30a da. Osasun eta higiene ohiturak garatzeko une oso aproposa da, baita elkarrekin bizitzen konpetentzia garatzeko ere: elkarlana, ardura, tolerantzia, enpatia etab. Hortaz, guztiok errespetatu behar ditugu funtsezko arau batzuk elkarbizitza ahalbidetzeko eta hobetzeko.
Funtzionamenduari dagokionez:
Jantoki ordutegian ikastolatik atera ahal izateko arrazoi justifikatu batengatik:
- HH eta LH1-2-3-4ko ikasleak bilatzera gurasoek etorri behar dute.
- LH5-6 eta DBH-ko ikasleek gurasoek sinatutako baimen idatzia aurkeztu behar dute.
- Asteazkenetan, ikasleak jasotzeko ordutegia adierazi beharko da, 14.15 edo 14.55etan, ezin da umeen bila sartu ikastolan, laguntzaileek hurbilduko dituzte.
- Musikara doazen ikasleek, ikasturte hasieran familiek ordutegia eta justifikazioa aurkeztu beharko dute.
- Jantokiko ikasleek aurreko patioa 14.50 arte erabiliko dute, eta hortik aurrera patioaren erabilpen libreko denbora hasiko da.
- Bazkal orduan eta bazkal osteko denboran, ikasleak horretarako kontratatutako pertsonalaz zainduta egongo dira. Zainketa honetan adinaz banatuta egongo dira posible den neurrian.
- Haur Hezkuntzan saiatuko da 15 umeko begirale bat egotea eta Lehen eta Bigarren Hezkuntzan 30 umeko begirale bat.
- HH 3-4-5eko ikasleek ohar bat eramango dute etxera txarto bazkalduz gero gurasoak informatuta egoteko. Ikasleek ondo bazkaltzen badute, hau da, plater guztiak eta kantitate egokian, ez dute oharrik eramango. LH 1. Zikloaren kasuan, txostena hiruhilekoa izango da.
- Jantokian apuntatutako ikasleren bat ezin ezingo balitz geratu edozein arrazoirengatik, edota ez-egote baten ondoren jantokira bueltatuko balitz, gurasoek idazkaritzan abisatu behar dute edo jantokiko arduradunari Whatsaap bidez gutxienez egun bat aurretik antolamenduan kontuan hartzeko. Jantokian apuntatutako ikasleren bat abisatu gabe agertuko ez balitz, gurasoei deituko zaie arratsalde horretan zehar jakiteko zer geratu den.
- Medikamenturen bat hartu behar izanez gero, saiatu behar da jantoki ordutegiarekin bat ez egitea; ezinbestekoa izango balitz ordutegi honetan hartzea, gurasoek etorri beharko dute jantokira medikamentua ematera. Monitoreek ez dute inolako medikamendurik emango.
- Gurasoak etortzen direnean umeen bila kanpoan itxarongo dute monitoreak ekarri arte, horretarako dauden ordutegiak errespetatzen (14.15etan edota 15.00etan).
Higiene eta portaerari dagokionez
- Gizabidez jokatu behar da mahaian: tonu egoki batean hitz egin, janaria errespetatu berarekin jolastu barik, platerrean dagoena jan, jantokitik korrika barik ibili….
- Jantokiko, patioko materiala eta instalazioak errespetatuko dira.
- Jantokiko monitoreek esandakoa bete behar da, eskatzen digutena beti helburu bat dauka eta.
- Begirunez eta heziketaz tratatu behar dira ikaskideak (bereziki gu baino txikiagoak badira), monitore eta gainontzeko langileak: ELKARREKIKO ERRESPETUA FUNTSEZKOA DA.
- Jantokiko funtzionamenduan lagunduko da, bakoitzaren ahalbideen arabera.
- HH-ko ikasleei jantokirako mantal bat ekartzea gomendatzen zaie (klasekoaz aparte). Hau ostiralero eramango da etxera garbitzeko.
- Umeek nahi izanez gero, beraien autonomiaren baitan, hortzak garbitzeko aukera izango dute.
Elikadurari dagokionez
Denetarik eta kantitate egokian jan behar da, kontrakoa justifikatzen duten arrazoi medikuak ez badaude.
- Umeari dagokiona jatera neurriz motibatu beharko zaio beti ere umeei jatera behartu gabe, berdin izanik haren adina.
- 6 urte gorako ikasleek mahai-tresna guztiak erabiltzen jakin behar dute: koilara, sardexka eta labana.
- 8 urte gorako ikasleek fruta zuritzen jakin behar dute.
ELKARBIZITZA
Aurretik azaltzen diren arauak funtsezkoak dira gu bezalako talde batek giro lasai batean bazkaltzeko eta ondo pasatzeko denbora librean denok elkarrekin. Dena dela jarrera desegokiren bat gertatuz gero, gure helbururik nagusiena beti izango da aztertzea zergatik gertatu den eta ikaslea laguntzea jarrera hori bideratzen prozedura hau jarraituz:
- Jokabide desegokia puntuala izatekotan ikaslearen taldearen begiraleak berarekin hitz egingo du azaltzeko zer hobetu behar duen bere jarreran eta nola. Beharrezkoa bada berak erabakiko du zuzenean aproposa den neurri zuzentzailea.
- Jokabide oso desegokia bada edota askotan errepikatzen bada, begiraleak intzidentzia apuntatuko du eta elkarbizitza arduraduna informatuko du. Elkarbizitza arduradunak erabakiko du bertako neurri zuzentzailea.
- Bizikidetzaren aurkako jokabidea gertatzekotan edota elkarbizitza arduradunak beharrezkoa ikustekotan, txosten bat idatziko dio Ikasketa buruari eta biek erabakiko dute zein neurri zuzentzaile aplikatu ikasleari gurasoak informatuz.
- Aurreko guztiak ez badu eragin positiborik Ikastolako Barneko Araudi Orokorra aplikatuko da.
- Jokabide desegoki guztien jarraipena egingo da.
Elkarlana (gurasoak, monitoreak eta ikasleak) ezinbestekoa da elkarbizitza ondo eramateko, beraz eskatzen dizuegu zuen seme-alabekin batera hau guztia errepasatzea etxean.
Jantokiko langileen funtzioak honako hauek dira:
JANTOKIKO ARDURADUNA
- Jantokia antolatzen du eta jantokiaren koordinazioa burutzen du: txandak, talde banaketa, ordutegiak…
- Begiraleen arduraduna da eta zuzendaritza jantokian ordezkatzen du.
- Begiraleen lana kontrolatzen du eta zuzendaritza informatzen du.
- Elkarbizitzako arduradunarekin koordinatzen da.
- Begiraleen funtzio guztiak egin behar ditu bere lan kargaren arabera.
- Beharrezkoak diren janari frogak hartzen ditu.
- Ikasleen zerrenda idazkaritzatik jasotzen du eta horren jarraipena egiten du.
- Asistentzia faltak kontrolatzen ditu eta gurasoak abisatzen ditu justifikatuta ez egotekotan.
- Ikasleek nola jaten duten jarraipena egiten du eta gurasoak informatzen ditu beharrezkoa izatekotan.
- Elikadurarekin lotuta dauden txostenak idazten ditu
OFFICE-eko ARDURADUNA
- Jantokia prestatzen laguntzen du.
- Janaria prestatzen laguntzen du.
- Beharrezkoa denean, janaria banatzen laguntzen du.
- Ontziteriaz arduratzen da: ontziteria ipini, jaso, garbitu eta gorde.
- Mahaiak garbi uzten ditu.
ELKARBIZITZA ARDURADUNA
- Ikastolako elkarbizitza protokoloa jantokian aurrera eramaten du:
- HH-n Adostokiaren funtzionamendua bideratzen du.
- Intzidentzien fitxen jarraipena egiten du.
- Intzidentzia idatzi bakoitzean ikasleekin hitz egiten du eta elkarbizitza protokoloa jarraitzen du.
- Bizikidetzaren aurkako jokabidetan momentuko neurri zuzentzaileak ezarri eta txostena egiten du.
- Gurasoak deitu eta informatzen ditu jokabide desegokia behin baino gehiagotan gertatuz gero edota bizikidetzaren aurkako jokabidea bada.
- Astearteetan 12.30etan ikasketa buruarekin koordinatzen da.
- Bizikidetzaren aurkako jokabideetan guraso bilerak prestatu eta gidatzen ditu ikasketa buruaren laguntzarekin.
- Denbora librearen dinamizazioa aurrera eramaten du:
- Patioa eta ikasleak txokoetan banatzen ditu eta jokoak prestatzen ditu han dauden ikasleentzat.
- Begiraleei erakusten die jokoen egutegia, materialaren erabilera eta jasoketa.
- Ikasketa buruarekin koordinatzen da jokoek jarraitzeko patioko ordutegiaren ildo berbera.
- Pelikulak aukeratu eta prestatzen ditu bideo gelarako, euskaraz bizi arduradunaren laguntzarekin.
- Euskararen erabilera indartzen du, euskaraz bizi arduradunaren laguntzarekin.
- Mahai jolasak aukeratu eta prestatzen ditu barneko txokorako.
BEGIRALEAREN FUNTZIOAK:
- Jantokiko arduradunaren aginduak betetzen ditu antolaketa eta funtzionamenduari dagokionez eta elkarbizitzari dagokionean elkarbizitzako arduradunarenak bete ere.
- Jantokia prestatzen laguntzen du: mahaiak eta aulkiak ondo jarri eta mahaia presatzen du.
- Bere taldearen ikasleen zerrenda pasatzen du eta jantokiko arduradunari ematen dio.
- Janaria prestatzen laguntzen du: ogia, fruta eta beharrezkoa den elikagaiak moztu, edalontziak urez eta platerrak betetzen ditu.
- Ontziteria dagokion lekuan jartzen laguntzen du.
- Ikasleek jantokian laguntzen dutenean gidatu eta kontrolatzen dituzte.
- Janaria banatzen du.
- Ikasleei garbitasun eta higiene ohiturak erakusten dizkie: eskuak garbitu bazkaldu baino lehen, mahaian egoki egon janariarekin jolastu barik, platerrak ondo jaso, etab.
- Ikasleak zer jaten duenaren kontrola burutzen du eta jantokiko arduraduna informatzen du.
- Jantokiaren, patioen, komunen eta beste tokien zaintza burutzen du.
- Ikaslea HH edo LH 1-2koa bada, bere garbitasunean laguntzen du: arropaz aldatu zikindu bada eta ikasleak behar izatekotan garbitzen laguntzen du.
- Office-ko lankidea laguntzen du.
- Ikasleak jan ostean, bere taldearen dinamizatzailea da.
- Eguneroko jokabide desegokiak bideratzeaz arduratu behar du.
- Jokabide desegokia behin baino gehiagotan gertatuz gero edota bizikidetzaren aurkako jokabidea bada elkarbizitza arduradunari jakinarazten dio.