Zubizaharra Ikastola


Nor gara

Zubi Zaharra Enkarterri eskualdeko ikastola bakarra da, Ikastolen Elkarteko kidea, eta, Balmaseda hiribilduko erdialdean kokatua dena.


Gure ikastola familiek sustaturiko herri-Ikastola da. 1972. urtean sortua, euskera eta euskal kultura ardatz izanik eta izanda 0-16 bitarteko ikasleei zuzendutako hezkuntza eskaintza ematen duena, eta, 16-18 bitartera Laudioko ikastolan.


Gure eginkizunean identitate euskalduna bermatzen duen kalitatezko eskola sustatu nahi dugu. Horretarako eman behar diren prozesuak ahalbideratzen ditugu ikasleek, Europan txertatuta eta munduarekin lotuta dagoen euskal gizarte kohesionatu batean bizitzen ikas dezaten. Hezkuntza eta hizkuntza proiektuaren ardatza euskara izanik, pertsona eleaniztunak hezitzen ditugu, hizkuntzen eta kulturen ikuspegi integratzailea bultzatuz.


Gure curriculuma eta irakasleen etengabeko berrikuntza pedagogikoa bultzatzen ditugu. Horretarako giza baliabideak, teknologia berriak eta material hezitzaile berritzailerik egokienak erabiliz.

Xedea

Ikastolaren xede nagusia pertsonak bizitzarako heztea da. Ikasleek dituzten berezko gaitasunak aktibatzea – pertsonalak eta sozialak –euren indargarriak garatzeko eta, ondorioz, arrakasta akademikoa zein pertsonalak bermatzeko.

Zoriontsuak eta zuzenak izango diren pertsonak hesi nahi ditugu.

Ikusmira

Zubi Zaharra ikastolak Enkarterriko eskualdean erreferentea izan nahi du hauetan:

Euskera eta euskal kulturaren garapenean.
Berrikuntza pedagogikoetan.
Ikasleen hezkuntza integralean.
Ikasleriaren arrakasta akademikoan eta pertsonalean.
Langileriaren etengabeko formakuntzan ikastolaren etorkizuna bermatzen.

Baloreak

- Euskalduna eta euskaltzalea
- Eleanitza
- Demokratikoa, partehartzailea eta gizartearekin konprometitua.
- Jasangarritasuna eta euskal hezkuntza sistema hobetzen lagunduz.
- Integratzailea eta anizduna (ideia, balore, portaera sozial, politiko eta erlijioso guztiekiko adeitsua.
- Talde profesional kualifikatu eta konprometituaz osatua, etengabeko konpetentzien eguneraketa landuz.
- Sormena, lankidetza jarrera kritikoa eta esfortzu pertsonalaren sustatzaile.

Logo Zubizaharra

Nondik Gatoz

ZUBI ZAHARRA ikastola, 1972.urtean sortutako familienen Irakaskuntza Kooperatiban du hasiera. Bertoko ikasleen familiek sustaturikoa.Familia talde hau kooperatiban batu zen euren seme-alaben hezkuntzari era kooperatibo batez aterabide emateko.


Izaera eta xede soziala kontuan harturik, Irakaskuntza Kooperatibak zenbait programa eta ekimen garatzen ditu, bazkideen arteko lankidetza eta adiskidantza lortze aldera, eta familiek beren seme-alaben heltze-, sozializazio- eta hezkuntza-prozesuetan ahalik hobekien esku har dezaten.

2009ko apirilaren 20an, “Herri Onurako Elkarte” izendatu zuten, bere jarduerak eta herri-onurak eta/edo bere gizarte-ekimenak duten gizarte-interesaren kontziente, kooperatiba-erakunde titularra bere izaera malgutasunez egokitzen ahaleginduko da, ingurunearen hezkuntza-beharrei ahalik ondoen erantzuteko eta Euskadiko hezkuntza-sistema hobetzen laguntzeko, harekin askatasunez elkartzea erabaki duten erakundeekin batera.


ZUBI ZAHARRA Kooperatiba Elkarteak, bere Estatutu Sozialen arabera, jarraian adieraziko diren organo sozialak ditu, Ikastetxean dagozkion eskumenak eta erantzukizunak gauzatzeko, indarrean dagoen araudiari jarraituz: Kooperatibaren Batzar Nagusia eta Kontseilu Errektorea.

Ikastolako egitura

Sozietate kooperatiboko izate juridikoa duen Zubi Zaharra Ikastolaren gobernu organoak estatutuek zehaztutakoak dira, hots, ASANBLADA NAGUSIA eta ARTEZKARITZA KONTSEILUAk. Halaber, Ikastola erakunde irekia eta plurala den heinean, hezkuntzarekin zerikusi zuzena duten gaietarako Kudeaketa Batzordea dauka, ESKOLA KONTSEILUA, eta bertan, Ikastola osatzen duten estamentu guztiek hartzen dute parte (familia, irakasle, langileri ez dozente, zein DBHko ikasleria).

Ikastolako funtzionamendu organoak dira jarduera egokiaren erantzule eta gobernu organoek egindako ahal-eskuordetzaz dihardute. Zuzendaritzak autonomia osoz jardungo du bere zereginetan, baina zuzendaritzak goi-mailako organoek hartutako erabakiak bete beharko ditu.

Egitura deskargatu
Logo Zubizaharra
×
Berriak Harremana Alexia