Jolasa ikaskuntza bihurtzen den lekuan: Haur Hezkuntzako bidaia

Ikastolako Haur Hezkuntzako etapan, haurraren garapen osoa sustatzea da helburu nagusia eta horretarako metodologia aktibo eta parte-hartzailea erabiltzen dugu. Psikomotrizitateak garrantzi handia du gure eguneroko jardunean, haurrak bere gorputza ezagutzeko eta koordinazioa lantzeko aukera ematen baitu. Manipulazioa eta esperimentazioa funtsezkoak dira, haurrek ingurunea modu aktiboan aztertu eta ulertzeko. Horretarako, material erakargarri eta naturalak erabiltzen ditugu, umeen zentzumenak eta jakin-mina pizteko. Autonomia ere etengabe lantzen dugu, ikasleek euren erritmoan aurrera egin dezaten eta euren eguneroko zereginetan parte har dezaten.

Jolasa, askatasuna eta ikaskuntza eskutik doaz gure geletan. Haurra da protagonista eta bere jakin-minak dira gure bidelagun. Gure metodologiaren bidez, ikasleek ezagutza, segurtasuna eta zoriontasuna eraikitzen dituzte egunero.

Etorkizuneko mundua haien esku dago eta guk eskua ematen diegu bidean aurrera egiteko.

×
Berriak Harremana Alexia