2024ko udako atzerriko beken deialdia

2023ko urriaren 23ko EHAAn hauxe argitaratu da: Agindua, 2023ko urriaren 11koa, Hezkuntzako sailburuarena, atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazetarako deialdia egiten duena, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat.

 Derrigorrezkoa da eskatzaileak eskaera egitea. Esteka honetan eskabidea aurkituko duzu, baita deialdiaren inguruko gainerako informazioa ere:

 https://www.euskadi.eus/diru_laguntza/2023/hizkuntza-atzerri/web01-tramite/eu/

Eskabidea egiteko epea: urriaren 24tik azaroaren 23ra, biak barne.

Epe horretan egin behar dira eskaerak, eta aurrez aurreko eskaeren kasuan, ikastetxean aurkeztu eta beronek erregistratu behar ditu.

 

Laburbilduz, hona hemen ikasleen eta ikastetxeen egiteko garrantzitsuenak:

 

Ikasleek:

 Ikasle adindunak edo adingabe emantzipatuak egingo du eskaera; adingabe emantzipatu gabeen kasuan, berriz, aitak, amak edo legezko ordezkariak.

Bide elektronikoz egingo da eskaera, esteka honetan:

https://www1.hezkuntza.net/y44BecPolCieWar/y44MantenimientosJSP/y44LoginE.do?idioma=eu

 

Bi aukera hauetaz bat balia zaitezkete:

– Ziurtagiri digitalaren bidez sartuta (NAN, Izenpe txartela...) edo itsasontzien jokoa erabilita (B@kq).

Ziurtagiri digitala erabiltzeak berekin dakar eskabidea bide telematikoz aurkeztea. Elektronikoki izenpetu beharko da eskabidea. Orduantxe geratuko da hura erregistratuta. Ez da beharrezkoa aplikazio informatikoak sortutako inprimakia ikasketa-zentroan aurkeztea.

 – Sisteman erregistratuta, helbide elektroniko baten bidez eta honako bide hauetako bati jarraituta:

● HIA (Hezkuntzako Identifikazio Agiria), jaiotegunarekin batera.

● Nortasun Agiri Nazionala (NAN), haren iraungitze-data zehaztuta. Eskatzailea atzerritarra baldin bada, atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) eta jaioteguna adierazi beharko ditu, eta, hala badagokio, atzerritarren identifikazio-txartelaren zenbakia (AIT).

        Sisteman helbide elektroniko baten bidez erregistratuta aurkezten bada eskabidea, nahitaezkoa izango da betetako eskabide-inprimakia inprimatzea, izenpetzea eta dagokion ikastetxean aurkeztea. Aurkezteko epea: 2023ko azaroaren 23ra arte, idazkaritza-ordutegia amaitu baino lehen.

 

Eskatzaileak, ez baldin badauka eskabide telematikoa egiteko bitartekorik, matrikulatuta dagoen ikastetxera joanda egin ahal izango du.

 

Ikastetxeak:

Sisteman erregistratuta egindako eskabideak, helbide elektroniko baten bidez eta HIA (Hezkuntzako Identifikazio Agiria)) edo NAN: Ikastetxeak ikasleak aurkeztutako eskabidea erregistratuko du.

Matrikulatuta dagoen ikastetxera joanda (bide presentziala): ikastetxeak eskabidea egingo dio ikasleari.

2022-2023 ikasturtean Musika edo Dantzako ikasketa profesionalak eta Batxilergoko lehenengo ikasturtea ikasten aritu diren ikasleen kasuan, matrikulatuta dauden ikastetxeak ikasketa profesional horien bosgarren ikasturteko ikasgaien kalifikazioak sartuko dituzte Batxilergoko ikasgai komunen kalifikazioekin batera.

×
Berriak Harremana Alexia