Abenduaren 3an, Zubi Zaharra Ikastolak Euskararen Eguna ospatu du, Balmasedan euskara zabaltzeko eta ospatzeko helburuarekin. Ikasle, irakasle eta familiek elkarrekin giro aparta sortu dugu, euskara bizirik eta indartsu mantentzeko.
Egun berezi honetan, herri kirolak, dantza plaza, aurpegi margoketa eta mintzodromoak izan dira protagonista. Txikien sormena marrazkien eta ipuin-kontaketen bidez piztu da, eta DBHko ikasleek hausnarketarako tarteak sortu dituzte euskararen erabilera indartzeko. Musika eta jolasak, berriz, kaleak alaitzeko eta gure hizkuntza ospatzeko bidea eman dute.
Euskararen Eguna ez da soilik ospakizuna, gure hizkuntzarekiko maitasuna eta konpromisoa berritzeko aukera ere bada. Zubi Zaharra Ikastolan argi daukagu: EUSKARAZ HAZI, EUSKARAZ BIZI!