SAN SEBERINO JAIAK 2024
Aurten ere San Seberino ospatu izan dugu herrian eta ikastolan. Putxera Eguna urteko ekitaldi maitatuenetakoa da, eta goiz goizetik, gurasoak izan ditugu jolastokian putxerak prestatzen. Ondoren, bazkalorduan, guztiok batera, hauek dastatzeko aukera izan genuen. Horrela, ikastolako Putxera Eguna, jaialdi bat baino gehiago izanik, hezkuntza-komunitatearen kohesioa eta elkarbizitza, euskal kultura eta tradizioen zaintza, eta balio positiboen irakaskuntza uztartzen dituen ospakizun berezia da.
Baina, zalantzarik gabe, aurtengoa berezia eta ezberdina izan da. Egun berezi honetan ezin genuen ahaztu gure lankide eta ikastolako guraso izan zen Borja Arechederra “Piza”, izan ere, urte asko eman zituen bai ikastolako bai Balmasedako putxerak egiten. Aurten bere semeak, Unai, ikastolako ikaslea, lekukoa hartu du eta osaba eta amarekin batera DBH4ko putxera sukaldatu zuen.
Mil esker hurbildu zineten guztiei, GORA SAN SEVERINO! GORA ZUBI ZAHARRA IKASTOLA! GORA ENKARTERRIKO IKASTOLA! GORA BALMASEDA!