Zer da Gurasolagun?
Mintzapraktika egitasmoa bat da. Gurasoak eta seme-alabak elkarrekin euskaraz jolastea, abestea eta, azken finean, euskaraz bizitzea da azken helburua. Horretarako gurasoak eroso mintzatu behar dira euskaraz, eta familian komunikazio-ohiturak aldatzeko laguntza behar izaten da. Ekimen honek harremanetan jarriko ditu guraso euskaldunak edota euskara ikasten ari direnak egoera berean dauden beste familia batzuekin, eta familia- edo lagun- giro erabat euskaldunean murgilduko ditu.
Interesa baduzu, izena eman ikastolan (Gurasolagun fitxa) eta zurekin harremanetan jarriko gara.