Ikasturte Hasierako Ekitaldia

Egun gutxi pasa dira Ikastoletako ateak ireki eta gure ikasleak Ikastoletako geletan barrena dabiltzala. Denak Ikasturte berriak eskainiko dizkien abentura berrien zain.

Ikastolen 7. Batzarrak eman zigun energia eta itxaropenean pentsatzen dugun etorkizuna irudikatzeko. Gu ikastola, Biharko Euskal Herria eraikitzen jarraitzeko grinez gaudela erakutsi genuen. Urtero egiten dugun moduan, Ikasturte Hasierako Ekitaldia ospatuko dugu, elkarrekin, Euskal Herri osoko 114 ikastolek. 

Aurtengo ekitaldiarekin batera Kattalin Elizalde Kolegioaren inaugurazioa ere egingo da eta ondoren otamena eskainiko dugu.

×
Berriak Harremana Alexia