Aurten ere indartsu dator Zirimolaren taldea. Urte osoko
lanak bere fruitua eman du. Euskal Herriko haurrak inplikatzeko eta aisialdi
hezitzaile eta euskaldunean murgiltzeko asmoz antolatutako udalekuen eskaintza
duzu esku artean.
Uda honi begira, aisialdi hezitzaileko programazioak berritu ditugu haur eta
gazteentzat. Horretarako, eta aurreko urteetan ikasitakotik abiatuta,
berrikuntza pedagogiko esanguratsuak sartu ditugu: gai berriak eta
monitoreentzako prestakuntza espezifiko eguneratuak, besteak beste. Gainera,
familien eskaerak kontuan hartu ditugu eta aurten 10 eguneko txandak eskainiko
ditugu.
ZIRIMOLAk kanpaldiak antolatzen ditu Euskal Herriko lurralde guztietan. Ikaslea
protagonista izanik, egiten diren jarduerak hezkuntza-balioen ingurukoak dira,
hala nola parte-hartzea, harengandik ikasteko naturarekiko errespetua eta
gozamena, inklusibotasun-irizpideak, eta hori guztia ardatz nagusia euskara
izanik. Horretarako, hainbat egonaldi eskaintzen ditugu, haurrek eta gazteek
beren gustuen arabera non aukeratu izan dezaten, eta ezaugarri komunak dira
alderdi ludikoa eta gozamena.
Haur eta gazteek merezi dute, udan ikusiko dugu elkar!